Urnietako Udala

Wikipedia, Entziklopedia askea

Urnietako Udala herriko aginte eta administrazio erakunde nagusia da, laugarren mailakoa estatu egiturari begiratuz gero. Urnietarren interesei jaramon egin eta horiek babesteaz, haien eskubideak errespetarazteaz eta herritarrak ordezkatzeaz arduratzen da, bereziki erakunde nagusiagoen aurrean. Bere egoitza Urnietako udaletxean dago, San Juan plazan.

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urnietako udalaren burua Urnietako alkatea da, udal hauteskundeetan hautatzen dena, lau urteetan behin, Euskal Herriko gainerako hiri eta herrietan bezala. Alkateak eta gobernuak sailak sortu eta haietako arduraduna izendatzeko eskubidea du, baina horretaz gain, Urnietako udala Herri Gobernu Batzarrak ere osatzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]