Lankide:ANATOMIA 5.mahaia
Peritoneoa ehun konektiboz osatutako mintz seroso bat da eta abdomenaren eta azpilaren arteko muga ezartzen du. Peritoneoa gainetik gantzez pilaturik egongo da. Bi orriz dago osatua; pareta orria eta errai orria.
Pareta orria abdomen barrunbeko paretei estuki itsasten da eta beste orri bat eratzen du, errai orria. Bigarren honek, abdomeneko erraiak guztiz edo partzialki estaltzen ditu.
2 orrien artean gune birtual txiki bat dago, peritoneo barrunbea, eta bertan isurkari pixka bat pilatuko da (gutxi gorabehera 50 ml). Honen funtzioa lubrikatzea da, erraien arteko labainketa mugimenduek urradurak eragin ez ditzaten.[1]
Erraien kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kabitate abdominaleko erraiak barrunbe peritonealean duten kokapenaren arabera sailkatzen dira. Bi kokapen deberdin daude; peritoneo barruan eta peritoneo kanpoan. Peritoneo barruan kokatzen diren erraiei intraperitoneal deritze (hauek peritoneoz inguratuta daude) eta peritoneoz kanpo kokatzen direnein, berriz, retroperitoneal (hauek ez daude peritoneoarekin guztiz inguratuta).
- Peritoneo barruko erraiak: Peritoneoz guztiz estalita dauden erraiak dira eta oso mugikorrak dira. Hauek dira errai intraperitonealak: urdaila, duodenoaren anpulua, jejunoa, ileoa, heste itsua (kasu batzuetan), apendizea, zeharkako kolona, kolon sigmoideoa, gibela, barea eta arearen isatsa.
- Emakumeen kasuan umetokia, obulutegiak eta Falopioren tronpak ere kokapen hau erakusten dute
- Peritoneo kanpoko erraiak: errai hauek ez dituzte aurpegi guztiak peritoneoz estalita. Orokorrean, atzeko abdomen paretarekin erlazionatzen dira, non, aorta, beheko kaba zaina eta giltzurrunak dauden. Hauek dira errai retroperitonealak: duodenoa (anpulua izan ezik), goranzko eta beheranzko kolonak, ondestea, arearen burua, giltzurrunak, giltzurrun gaineko guruinak eta ureterren hasiera.
Peritoneo barrunbea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peritoneoak eta bere orriek bi barrunbe eratzen dituzte:
- Barrunbe nagusia: abdomen barrunbe osoa estaliko du.
- Barrunbe txikia edo omentu poltsa: urdailaren atzekaldean dago. peritoneoaren errai paretak eratua batez ere. Irudian gezi gorriarekin adierazita
Bi barrunbe hauek, omentuko zuloa edo Winslow hiatoa deritzon zulo baten bidez komunikatuko dira.[2]
Zuloaren mugak hurrengoak izango dira: [3] (3)
- Atzean: beheko kaba zaina.
- Aurrean: gibel-duodenoetako lotailua eta honen barruan dagoen porta zaina.
- Goitian: gibelaren lobulu buztanduna edo Spiegel lobulua.
- Azpian: duodenoaren hasierako zatia.
Peritoneoaren tolesak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Omentuak edo epiplioak, peritoneotik sortzen diren orri biko/bilaminar tolesak dira. Omentuek urdaila abdomen paretan eta beste organo batzuetan finkatzea eta sostengu funtzioa izango dute. Bitan banatzen dira: omentu nagusia eta omentu txikia.[4]
- Omentu nagusia edo gastrokolikoa: urdailaren makurdura nagusitik eta duodenoaren hasierako zatiaren beheko zatitik zeharkako koloneraino doa. Beherantz luzatuko da jejuno eta ilionaren aurrekaldetik amantal moduan kokatuz. Ondoren, orria atzealdetik igoko da eta atzeko paretaraino luzatuko da.[4] Omentu nagusia orri nahiko gantzatsua izango da eta indibiduaoaren obesitate mailaren arabera handiagoa edo txikiagoa izango da. Bestalde, haren oinaldean hainbat odol-hodi igaroko dira urdailerantz abiatuko direnak. Omentu nagusia eskuineko zein ezkerreko urdail-omentuetako arteriek odoleztatuko dute.[5]
- Omentu txikia edo gastrohepatikoa: urdailaren makurdura txikitik eta duodenoaren erraboilatik sortzen da eta gibelaren errai-aurpegiraino luzatzen da.[6] 2 lotailuz eratuta dago:
- Gibel-urdailetako lotailua: urdailetik gibeleraino luzatzen den lotailua.[4]
- Gibel-duodenoetako lotailua: duodenoaren hasierako zatitik gibeleraino luzatzen den lotailua. Honen barruan gibelerantz luzatuko diren porta zaina, gibel arteria eta behazun xixkutik datorren zistiko hodia kokatuko dira.[4]
Mesoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraiak atzeko abdomen paretarekin lotzen dituen peritoneoaren kapa bikoitza da eta honi esker, erraiak oso mugikorrak dira. Bertan gantza pilatzen da eta kasu batzueran bi kapa hoien artetik odol hodiak eta nerbioak igarotzen dira, erraiak inerbatu eta odoleztatzeko helburuarekin.[7]
Meso mota ezberdinak ditugu:
Mesenterio
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Heste meharraren (ileon eta jejunoaren mesoa)
Mesenterioak, jejunoa eta ileonaren heste lakioak atzeko paretara lotuko ditu. Bi orrien artean goiko arteria eta zain mesenterikoak igarotzen dira. Gainera, mesoen artean luzeena da eta mugikortasun handia emango die heste lakioei.
Mesogastrioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urdailaren mesoa.
Mesokolona
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 3 zatitan bananduta agertuko da:
- Mesoapendizea: apendizearen mesoa.
- Zehar mesokolona: zeharkako kolonaren mesoa.
- Sigmoide mesokolona: sigmoide kolonaren mesoa eta abaniko itxura du.
Zeharkako kolonak eta mesokolonak peritoneo-barrunbe nagusia beste bi zatitan banatuko dute:
- Kolon gaineko zatia edo epigastrioa: bi egitura hauen gainean. Bertan urdaila, barea, gibela eta behazun xixkua izango ditugu.
- Kolon azpiko zatia edo hipogastrioa: bi egitura hauen azpian. Hipogastrioa aldi berean bitan banatzen da mesenterioa dela medio:
- Goikaldetik eskubiko mesenterio-kolonetako muxarradura
- Azpitik ezkerrekoa mesenterio-kolonetako muxarradura[8]
Mesokolonetik beheko arteria eta zain mesenterikoak igarotzen dira, baita nerbio esplakniko eta bagoaren adarrak ere.[7]
Lotailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peritoneoz osaturiko bi erraien arteko loturak/tolesak dira eta haien izenak zein errai lotzen dituzten adierazten dute:
- Urdail-bareetako lotailua: urdailaren makurdura nagusitik bareraino luzatuko da.
- Eskubi eta ezker diafragma-kolonetako lotailuak: kolonaren angelu bietatik kolona diafragmari lotu.
- Bare-giltzurrunetako lotailua: baretik ezkerreko giltzurrunera luzatu.
- Aurretik aipatutako gibel-urdailetako lotailua eta gibel-duodenoetako lotailua.[9]
Peritoneo azpiko erraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peritoneoa abdomen eta azpil barrunbeen arteko muga eratzen du. Honen ondorioz, azpilean kokatzen diren erraien goiko aurpegiraino helduko da, hauek gainetik estaliz. Beraz peritoneoa ez da azpilaren zorura helduko.
Peritoneoa azpilera heltzerakoan erraien arteko gune guztietara luzatzearen ondorioz zokoguneak sortzen ditu.
- Emakumeen zokoguneak:
- Maskuri-umetokietako zokogunea: maskuria eta umetokiaren artean.
- Ondeste-umetokietako zokogunea: ondeste eta umetokiaren artean.
- Gizonetan zokogune bakarra:
- Ondeste-maskurietako zokogunea (Douglasen zokogunea): ondeste eta maskuria artean.[10]
Inerbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peritoneoaren inerbazioa sentikorra izango da, izan ere, peritoneoak ez du inerbazio eragilerik izango, ez baita mugitzen.
- Pareta orriaren sentikortasuna: inerbazioa somatikoa da, bizkar-nerbioek hartzen baitute. Inflamazio kasuetan sortutako mina kokapen oso zehatzekoa eta intentsitate handikoa da.
- Errai orriaren sentikortasuna: inerbazioa begetatiboa da. nerbio begetatiboek hartzen baitute. Hortaz, inflamazio prozesuetan sortutako minaren kokapena zabalagoa eta difusogoa da. [11]
Peritoneoarekin erlazionatutako gaixotasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sabelandean (abdomen) odolaren, gorputz isurkarien edo zornearen pilaketaren ondorioz sortzen den peritoneoaren inflamazioa (irritazioa) da.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peritonitisa beste arazo batzuen ondorioz sortzen denean, peritonitis sekundario izena hartuko du. Kasu hauetan, peritoneoz barruko errai baten zulaketa zein eztanda ematen da; esaterako, apendizitis zulatua (apendicitis perforada) edo urdail ultzeraren eraginez peritonitis sekundarioa sor daiteke. Haatik, peritonitisa dibertikuluen apurketa, abdomen kirurgia baten ondoriozko infekzioa edo abdomeneko trauma edo zauri bat dela eta sortu daiteke ere.
Klinika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abdomen minbera eta sentibera. Abdomena ukitzean edo mugitzen mina ugaritu daiteke. Hanpatuta aurkitu daiteke ere , distentsio abdominala deritzo horri.
Beste sintomak:
- Sukarra eta hotzikarak
- Gorokzi eta gas gutxi
- Nekea
- Gernu gutxiago kanporatzea
- Arnasteko zailtasuna (disnea)
- Goragale eta okadak
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun hau diagnostikatzeko lehenbizi abdomena aztertu behar da; hanpadura edo zurruntasuna peritonisiaren adierazlea dira. Bestalde, erradiografiak, tomografia konputarizatuak eta odol analisiak egin daitezke. Gainera, abdomen-barrunbean likido asko aurkitzen bada, likido apur bat erauzi daiteke hau anilizatzeko asmoz.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kausaren identifikazioa lehenbailehen egitea komenigarria da, tratamendua ahalik eta azkarren aplikatzeko; kirurgia eta antibiotikoak (normalean). Hala ere, peritonitisa gaur egun oraindik hilgarria izan daiteke.
Abdomen pareta eta organo abdominalen artean ematen den isurkari serosoaren pilaketari deritzo.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aszitisa odol-hodi hepatikoen presio altuak (porta zainaren hipertentsioak ain zuzen) eta albuminaren maila baxuek sortzen dute.
Hipertentsio portala, porta zainaren barneko presioaren igoera da. Orokorrean, gibelaren gaixotasun baten ondoriozkoa, hoien artean ohikoenak zirrosi hepatikoa eta porta zainaren trobosia dira.
Gibela larriki kaltetzen duten gaixotasunek beraz, aszitisa sortu dezakete ere:
- Hepatitis C eta B
- Gibel adipotsua
- Hepatitis alkoholikoa
Bestalde, abdomeneko erraien minbizi (apendize, kolon, pankrea, umetoki, obulutegi… minbizia) batek ere sortu dezake aszitisa.
Klinika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kausaren arabera sintomak gutxinaka edo bat-batean agertu daitezke. Gainera, gerta daiteke abdomenean isurkari kantitate gutxi pilatzea eta ondorioz sintomarik ez agertzea. Isurkari pilaketa altua bada ordea, abdomen distentsioa eta mina sentitzen du pazienteak arnasteko zailtasunak izaten dituelarik.
Gutxiegitasun hepatikoaren sintomak ere erakutsi ditzake.
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuak azterketa fisikoa egingo du, hanpaduraren magnitudea aztertzeko.
Gibela eta giltzurrunak analizatzeko hurrengo azterketak egiten dira:
- Gernu azterketa
- Elektrolito mailak
- Funtzio renal eta hepatikoaren azterketa
- Proteina mailak odolean
- Ultrasoilu abdominala
Bestalde abdomeneko likidoa erauzi eta analizatu daiteke, isurkaria infektatua dagoen aztertzeko.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratamendu mota ezberdinak daude larritasunaren arabera. Hasteko, likido metaketa ekiditeko bizi ohitura egokiak mantentzea ezinbestekoa da, hala nola alkoholaren eta orokorrean likidoen ingesta murriztea eta gatz gutxiko dieta bat mantentzea. Horrez gain, sendagai bidezko tratamendua ere ematen da, infekzioetarako antibiotikoak eta likidoa galtzeko diuretikoak besteak beste. Txertaketa ere garrantzitsua izan daiteke gaixotasun hepatikoak (influenza, hepatitis A eta B, neumonia neumokozikoa…) saihesteko edo tratatzeko. Gaixotasun hepatiko terminalak diztuzten pertsonetan gibel transplantea egitea da aukera eraginkorrena. Azkenik, zirrosi kasuetan, ibuprofenoa eta naproxenoa bezalako hanturaren aurkako sendagai ez esteroideak sahiestea gomendatzen da.
Konplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peritonitis bakteriar espontaneoa
- Sindrome hepatorrenala
- Pisu galera eta desnutrizioa
- Konfusio mentala
- Traktu gastrointestinalean odol jarioa
- Likido metaketa kabitate toraziko eta biriken artean
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Anatomía y fisiología del peritoneo | Gastroenterología | AccessMedicina | McGraw-Hill Medical» accessmedicina.mhmedical.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ seram2008.seram.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Hiato de Winslow» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ a b c d «Anatomía y fisiología del peritoneo | Gastroenterología | AccessMedicina | McGraw-Hill Medical» accessmedicina.mhmedical.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «Epiplón mayor. Diccionario médico. Clínica Universidad de Navarra.» www.cun.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «Epiplón menor. Diccionario médico. Clínica Universidad de Navarra.» www.cun.es (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ a b Diego Martínez. Peritoneo, Omentos y Mesos. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ Felipe Ríos Sotomayor. Anatomía abdomen en TAC y RM. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ Publishing, BusinessNews.. (2014). Summary : About Great Managing, Great Leading and Sustained Individual Success.. Primento Digital ISBN 978-2-511-02018-0. PMC 913694665. (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ «PERITONEO Y CAVIDAD PERITONEAL DE LA PELVIS | Dolopedia» dolopedia.com (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inervación Del Peritoneo | Abdomen | Dolor» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Peritonitis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ascitis: MedlinePlus enciclopedia médica» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2020-11-05).