Odol-analisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Odol-analisia odolaren azterketa fisiko-kimikoan datza, gizabanako baten hainbat gaixotasun antzeman ahal izateko edo bere organoen funtzionamendua aztertu ahal izateko. Odola besoaren zain batetik atera ohi da, xiringa esteril baten bidez.

Balio handiko tresna diagnostikoa da odol-analisia. Sarritan, hori da sendagileak eskatzen duen lehenengo froga analitikoa gaixotasun bat hauteman ahal izateko. Pazienteak, eskuarki, baraurik dago odola ateratzen zaionean, elikagaiak hartzeak parametro biokimiko batzuk (glukosa, triglizeridoak...) aldatzen dituelako.

Parametroak eta maila normalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odol-analisi batek aztertzen dituen ohiko parametroak beheko tauletan agertzen dira. Bertan, kontzentrazio normalak azaltzen dira, eta baita hainbat gaixotasunek sortzen dituzten aldaketak maila horietan:

Hemograma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoría Parametroa Minimoa Maximoa Unitatea Gutxiagoaren arrazoiak Gehiagoaren arrazoiak
Eritrozitoak Kopuru osoa 4.300.000/ml 6.000.000/ml Anemia
Eritrozitoak (emakumezkoak) 4.300.000/ml 5.400.000/ml
Eritrozitoak (gizonezkoak) 4.500.000/ml 6.000.000/ml
Hemoglobina 12,5 18 gr/dL Anemia .
Leukozitoak Kopuru osoa 4.000/ml 11.000/ml Hezur-muinaren minbizia. Botika batzuk hartzea Infekzioak
Neutrofiloak 2.000/ml (%55) 7.500/ml (%65)
Linfozitoak 1.000/ml (%25) 4.500/ml (%35)
Monozitoak 200/ml (%4) 800/ml (%8)
Gatzapena Plaketak 150.000/ml 400.000/ml Gibeleko zirrosia. Botika batzuk hartzea
Jalkiera abiadura Globuluen jalkiera abiadura <20ml/ordubetean Hanturazko gaitz kronikoak (lupus, artritis erreumatoidea...)

Biokimika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kategoría Parametroa Minimoa Maximoa Unitatea Gutxiagoaren arrazoiak Gehiagoaren arrazoiak
Glukosa 70 110 mg/dL Diabetea. Botika batzuk hartzea
Kreatinina 0,6 1,2 mg/dL Giltzurrun-gutxiegitasuna
Urea 10 50 mg/dL Giltzurrun-gutxiegitasuna
Azido urikoa 3,4 7 mg/dL Hezueria. Giltzurrun-gutxiegitasuna
Kolesterola 130 220 mg/dL Koipe askotako dieta. Hipotiroidismo
Bilirrubina 0,2 1 mg/dL Gibeleko eta behazun-hodien gaixotasunak.
Transaminasak GOT 0 37 U/l Gibeleko gaitzak. Miokardio infartua
GPT 0 41 U/l Gibeleko gaitzak.
GGT 11 50 U/l Gibeleko eta behazun-hodien gaitzak
Fosfatasa alkalinoa 40 180 U/l Behazun-hodien buxadura. Hezur-hazkundea
Kaltzioa 8,5 10,5 mg/dL Hiperparatiroidismoa. Hezur-muinaren tumoreak
Burdina 50 150 mg/dL Anemia ferropenikoa Anemia hemolitikoa

Beste azterketa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian aipatutako parametroez gain, odol-analisi baten bidez gauza gehiago jakin daitezke:

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odol-analisiak deszifratu nahian