Lankide:JokinPedreJP
| ||
| ||
| ||
Kaixo!
Jokin Pedreño Alcolea naiz eta Gazteizen jaio nintzen, 1996ko martxoaren 1ean. 1997ko ekainean Oreretara etorri eta harrezkero bertan bizi izan naiz.
Euskal Herriko Unibertsitatean Biokimika eta Biologia Molekularra ikasi eta BBLH masterra egin nuen UNIRen, baina gaur egun euskara irakaslea naiz AEKn.
2022ko urrian hasi nintzen Oarsoaldeako AEKn, eta Oreretan zein Lezon ematen ditut eskolak. Iraganean, Ozen LGBT taldean eta Ernain militatu izan dut, nahiz eta orain euskalgintzan besterik ez naizen aritzen. Hori horrela, 2020tik dihardut edukia sortzen TikToken, baita beste plataforma batzuetan ere (Peertube, Youtube, Twitch...). Hortaz gain, Oreretako herri arte eskolan piano ikaslea izan naiz urte luzez eta Landarbaso Abesbatzaren kide eta abeslaria naiz. Denbora librean, gainera, ikastea gustuko dut, batez ere hizkuntzak. Japoniera ikasi nuen 6 urtez, eta N2 titulua eskuratu, eta gerora beste hainbat hizkuntza ikasi ditut (galegoa, katalana eta letoniera).
Ikus daitekeenez hizkuntzak, musika eta politika dira nire zaletasun handienetarikoak, baina ez bakarrak. Izan ere, bideojokoekin lotura handia dut ere.
Sare sozial gehienetan @Jokin_PA izenpean aurkitu nazakezue.