Uzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Uzi
Uzi 1.jpg
Mota Subfusil
Jatorrizko herrialdea  Israel
Zerbitzua
Hasiera 1954
Gatazka Suezko krisialdia
Produkzioa
Diseinatzailea Uziel Gal
Fabrikatzailea Israel Military Industries
Kopurua 10.000.000
Zehaztasunak
Munizioa 9 x 19 mm Parabellum

Uzia Israelgo Israel Military Industries armagintza enpresak ekoitzitako subfusil bat da. 1949an Uziel Gal alemaniar jatorriko israeldar armagileak diseinatu zuen. Subfusilak trinkotu eta arintzen lehenbiziko modeloetakoa izan zen. Uzi modelo txikiena pistola automatikotzat jotzen da.

Mundu osoan ospea handia baldin badu, arma arina eta sotila, baldintza latzetan oso portaera ona eta fidagarria, toki txiki edo espazio murritzetan erabiltzeko ezin egokiagoa, eta matxurekiko erresistentzia handia izateaz gain, Israelgo Armadako subfusil ofiziala izateagatik da. Ezaugarri horiei esker 60 herrialde baino gehiagotara esportatuak izan ziren. 1960ko hamarkada eta 1980ko hamarkada artean munduko militar, polizia, bizkartzain eta segurtasun indarren artean subfusil salduena izan zen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Uzi Aldatu lotura Wikidatan