Uztai (tresna)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau jolas eta kirolerako gauzaki biribilari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uztai (argipena)».
Uztai (tresna)

Uztaia biribilean itxitako lerro baten forma duen gauzakia da[1]. Euskaraz uztai hitzak erabili da objektu desberdinak izendatzeko, hala nola, esate baterako, abeltzaintzan zintzarriekin lotzen diren lepokoak, edo erabilpen desberdineko eraztunak (zezenketa molde bateko uztaiak, edo laborategietako erabilpen desberdinetakoak). Baina oro har, antzinatetik jolasetarako erabili ohi den objektu ludikoekin lotzen da uztai hitza.

Antzinaroan jada, Antzinako Egipto eta Antzinako Grezian haurrak eta helduak metal eta egurrezko eraztunekin jolasten ziren.

20. mendeko aldaera bat dira hula hoop izenekoak, gorputzean biraka erabiltzekoak jolasean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Uztai» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]