Vaixell de Grècia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vaixell de Grècia
Lluís Llachen kanta
Egilea(k)Lluís Llach
Argitaratze-data1974
IzenburuaVaisell de Grècia
Ezaugarriak
Genero artistikoaprotesta abestia
Hizkuntzakatalana
DiskoetxeaMovieplay

"Vaixell de Grecia" ("Greziako baxela") Lluis Llach kataluniar abeslariak sortutako abestia da; bereak dira musika zein hitzak. I si canto trist... albumean jaso zuen, 1974an.[1] Abestiak zabalkunde handia ezagutu zuen.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lluis Llachek "Vaixell de Grècia" abestia idatzi zuen, Greziako koronelen diktaduraren porrotaren metafora gisa, Espainian antzeko prozesu bat gertatuko zelakoan.[2] Koronelen kolpea izenez ezaguna, 1967ko abenduaren 13an eman zuten eskuineko militar batzuk, besteak beste, Stylianos Pattakos generala eta Georgios Papadopoulos eta Nikolaos Makarezos koronelak. Ikasleen protesta ugari eman ziren 1973an eta, erantzun gisa, azaroaren 25ean, Dimitrios Ioannidis brigadierrak estatu-kolpea jo zuen Georgios Papadopulos eta Spyros Markezinis agintetik kentzeko. Diktadore berriaren erregimena are gogorragoa izan zen. 1974ko uztailaren 15ean, Makarios III.a Zipreko presidentearen aurkako estatu-kolpea sustatu zuen, Grezia eta Zipre bateratzeko helburuarekin. Erantzun gisa, bost egun geroago Turkiak uhartearen iparraldea inbaditu zuen. Azkenik, Koronelen junta 1974ko uztailaren 24an erori zen.[3]

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Greziako itsasontzia" izenburuaz Pantxoa eta Peio lapurtar musikariek abesten zuten kanta hau. Euskarazko bertsioa katalanerazko hitzen itzulpena Xabier Letek egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]