Valdenarros

Wikipedia, Entziklopedia askea

Valdenarros Soria probintziako herri bat da (Gaztela Leon, Espainia). Burgo de Osma (edo "Osma hiria" bezala ezaguna) udalaren barne dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valdenarros, 936 metroko altueran dago. Bertan dauden ustiaketa nagusiak hauek dira: garia, eguzkilore, behi zaintza. Landareriari dagokionez, orre (enebro), artea eta pinua nagusitzen dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1789ko erroldan (Floridablanca Konteak agindu zuena), "Val de Narros" agertzen zen. Badirudi izen horrek esanahi bat zuela: Valle de los Navarros, hau da, Nafartarren haran. Antza, Nafarroatik joaten ziren artzainak, aberek lurralde hartan negua eta udaberria igarotzeko. Garai hartan Valdenarros-ek 229 biztanle zuen.

1842 urtean, berriz, herriak 55 familia eta 204 auzokide zituen. XIX. mendearen erdialdean, udalerria handitu zen eta Velasco barruan sartu zen.

XX. mende bukaeran, Valdenarros udalerri bezala desagertu zen, Burgo de Osma-Ciudad de Osma barruan barneratu zelako. Herri biek (Velasco eta Valdenarros), orduan, 87 familia eta 302 biztanle zituzten.

Gaur egun, apenas dago biztanlerik. Opor garaian erabiltzen diren etxebizitzak besterik ez daude.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]