Valeriepierisen zirkulua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valeriepierisen zirkulua Winkel tripel proiekzioaren gainean.
Danny Quahren Valeriepierisen zirkulua globo-formako modelo baten gainean, proiekzio azimutal distantziakide gisa irudikatua eta Myanmarko Mong Kheten erdigunea duena.

Valeriepierisen zirkulua munduko maparen gainean irudikatutako zirkulu-formako irudizko eskualde bat da, bere barnean munduko biztanleriaren erdia baino gehiago hartzen duena.[1] Zirkuluak Hego Txinako itsasoan erdigunea du eta 4.000 kilometro inguruko erradioa. Zirkuluaren izena Texasko Ken Myers irakasleak Reddit webgunean erabiltzen duen Valeriepieris ezizenetik dator, bera izan baitzen fenomeno horrez ohartu zen lehena.

2015ean Danny Quah ekonomia irakasleak adierazpen hori frogatu zuen, baina zirkuluaren erdigunea apur bat mugitu zuen, ia Japonia osoa zirkulu barrutik at utziz.[1] Halaber, proiekzio kartografiko batean irudikatu ordez, munduaren globo-formako modelo batean egin zuen. Gainera, kalkulatu zuen munduko biztanleriaren erdia Myanmarko Mong Khet hiritik 3.300 kilometroko erradio baten inguruan bizi zela.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Quah, Danny. (2015-12-16). «The world’s tightest cluster of people» London School of Economics and Political Science (Noiz kontsultatua: 2022-08-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]