Value-stream mapping
Value-stream mapping edo VSM, Lean manufacturing filosofia aurrera eraman ahal izateko erabiltzen den erraminta garrantzitsu bat da, zeinek balioaren korrontea marraztea helburutzat duen. Ezaguna da balioaren ohiko definizioa, bezeroa ordaintzeko prest dagoen prozesu, zerbitzu edo produktua, baina errealitatean identifikatzea ez da hain erreza. Horregatik, normalean eralketak identifikatzen dira, eta eralketa ez den guztia balio erantsia izango da.
Jim Womack eta Dan Jones (Lean Thinking eta The Machine That Changed the World-en idazleak) Lean adituek dioten bezala “mudaren aurkako gudan aurrerapen iraunkorrik lortu nahi bada, hau da dudarik gabe erraminta beharrezkoena”. Toyotan “material eta informazioaren fluxuaren mapa” deitura du, eta izenak dioen bezala bezeroari produktu edo zerbitzu bat eman ahal izateko behar den materialaren fluxua eta informazioaren fluxua marrazten dira.
Erreminta honen abantailetako bat prozesu osoa aztertzea ahalbidetzen duela da, ez prozesu isolatu bat soilik, eralketa eta hauen arrazoiak identifikatzen laguntzen duelarik. Egungo egoera deskribatzen duen mapa marraztu ondoren, etorkizunerako mapa ideal bat marraztu ohi izaten da; egungo egoeratik etorkizuneko mapara joateko hartu beharrko neurriak guztiekin taula bat marrazten da.
Eskuz arazo gabe marraz daitekeen arren, gero eta gehiago dira ordenagailuaren bitartez marraztu ahal izateko programak, beraietatik ezagunena Microsoft Visio delarik.