Vamos a Pamplona (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vamos a Pamplona (abestia)
Luis Aguiléen kanta eta singlea
Egilea(k)Luis Aguilé
Argitaratze-data1972
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania
Argumentu nagusiaIruñeko Sanferminak

Vamos a Pamplona (euskaraz: «Goazen Iruñera») 1972an Luis Aguilé abeslari argentinarrak plazaratu zuen Sanferminei buruzko abesti umoristikoa da. Abestia aipatutako abeslariak idatzitako Una gran noche komedia musikalaren barruan zegoen. Aguilék abesti horiekin album bat eta single bat plazaratu zituen, bigarren horren abesti nagusia hau izanik. Abestiak jota airea zuen. Diskoa Ariola diskoetxeak zabaldu zuen.

Iruñeko Udalaren protesta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abestiaren umorea Iruñeko Udalari ez zitzaion batere gustatu, edateari eta sexuari buruzko erreferentziak baitzituen. Horregatik abestiaren zabaltzea irratietan eta telebistan debekatu zuen. Udalbatzaren ikuspuntuz abestiak hiriaren prestigioaren aurka eragiten zuen. Zentsuraren ondorioz, abestiak ez zuen arrakasta handirik izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]