Vasily Alekseyev

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vasily Alekseyev
Vasily Alekseyev 1970.jpg
Bizitza
Jaiotza Riazan oblasta1942ko urtarrilaren 7a
Herrialdea  Errusia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Munich2011ko azaroaren 25a (69 urte)
Hezkuntza
Heziketa South Russian State Technical University
Jarduerak
Jarduerak pisu-jasotzailea eta politikaria
Pisua 160±0 kilogramo
Altuera 183 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm1231317

Vasily Ivanovitx Alekseyev (errusieraz: Василий Иванович Алексеев; Prokovo-Xixkino, Riazan, Sobietar Batasuna, 1942ko urtarrilaren 7a - Munich, Alemania, 2011ko azaroaren 25a) sobietar pisu-jasotzailea izan zen. Munduko gizonik indartsuena izan zen. Hiru aldiz parte hartu zuen Olinpiar Jokoetan, bi urrezko domina irabazi zituen superastunen kategorian, eta laurogeita hamar munduko marka ezarri zituen 1970etik 1977ra. 1970ean irabazi zuen lehendabiziko aldiz Europako eta munduko txapeldun-titulua, 110 kilo baino gehiagokoen artean, 247 kilo jasoz. 1978ra arte eutsi zien bi tituluei. 1972an parte hartu zuen lehendabiziko aldiz Olinpiar Jokoetan, Munichen, eta errekor olinpiarrak ezarri zituen hiru ariketatan: atxikian, arrankadan eta bi aldikoan, eta baita hiruren guztizkoan ere, 640 kilo jasoz. Lau urte geroago, Montrealen, bere marka olinpikoa hautsi zuen hala arrankadan nola bi aldikoan, eta bigarren urrezko domina irabazi zuen. Atxikia lehiaketatik kendua zuten, eta, beraz, guztizko bateratua ez zen munduko errekor gisa onartu. 1978an, munduko txapeldunaren titulua galdu zuen lesio bat zela medio. 1980an Moskuko Olinpiar Jokoetan porrot egin ondoren, betiko utzi zuen lehiaketa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]