Edukira joan

Veil Legea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Veil Legea
MotaFrantziako lege
Promulgatze1975eko urtarrilaren 17a
HerrialdeaFrantzia
Nongo eskumenen mendeFrantzia

Lan osoa eskuragarrilegifrance.gouv.fr…
Simone Veil 1979an.

Veil Legea 1975eko urtarrilaren 17an aldarrikatutako Frantziako lege bat da, abortua despenalizatu zuena. Bere izena Simone Veil (1927-2017) bultzatzaileagatik jasotzen du. Lege horrek Neuwirth Legea osatu zuen, 1972tik metodo antikontzeptiboak legeztatu zituena (legearen lehen aplikazioen data 1967an bozkatu zen arren). Legea bost urtez modu esperimentalean onartu zen.[1] Denbora mugarik gabe berritu zen 1979ko abenduaren 31ko lege baten bidez.

Veil Legearekin, haurdunaldiaren borondatezko etendura despenalizatu edo legeztatu egin zen, eta eragindako abortua zenbait baldintzaren arabera egin ahal izan zen. Simone Veil Valéry Giscard d'Estaing gobernuaren Osasun ministroa zen.

Garai hartan, urtean 250 eta 300 emakume artean hiltzen ziren abortu klandestinoen ondorioz. Honek erraztu zuen abortatu nahi zuten Hegoaldeko emakumeak Ipar Euskal Herrira joatea.[2]

Legeak bost urterako despenalizatu zuen "hamargarren astea amaitu aurretik haurdunaldia borondatez etetea".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]