Urtarrilaren 17
Urtarrilaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko hamazazpigarren eguna da. 348 egun falta dira urtea amaitzeko, 349 egun bisurteetan.
Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1525 - Petri Balantza Nafarroako Errege Kontseiluko kidea Iruñetik abiatu zen Zaraitzu eta Erronkarira Nafarroako lehen sorgin ehizari hasiera emateko.
- 1976 - ETAk Ordizian (Gipuzkoa) Manuel Vergara Jiménez guardia zibila erail zuen.
- 1980 - Greba orokorra egin zuten Errenterian (Gipuzkoa), urtarrilaren 9tik Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan eskuin-muturreko taldeak egiten ari ziren emakumeen hilketa eta bortxaketen aurka.
- 2009 - EAJk Azpeitiko alkatetza lortu zuen EAren laguntzaz, ordu arte alkatetza izandako ANVren aurkako mozioa onartuta.
- 2015 - Giza Eskubideak, konponbidea eta bakea goiburuarekin, Donostian dozenaka milaka lagun manifestatu ziren, aste hartan bertan Mate operazioan Guardia Zibila hainbat euskal herritar abokatu atxilotu izana salatzeko, hainbat gizarte eragilek deituta (tartean Sortu, Eusko Alkartasun, Aralar, Alternatiba, Lokarri, Etxerat, ELA eta LAB).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1819 - Simon Bolibarrek Kolonbiako errepublika aldarrikatu zuen.
- 1945 - Sobietarrek Varsovia nazien eskuetatik indarrez hartu zuten.
- 1995 - Japonia: 7,2º Richter eskalako lurrikara batek, 5.500 hildako utzi zituen.
- 2013 - Aljeriako armadak egun bat lehenago Al Kaidak gas lantegi batean bahitutako atzerritarrak askatzeko eginiko operazioan gutxienez 34 bahitu eta 15 bahitzaile hil ziren.
Arte eta kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1921 - Emakume bat erditik moztea magia-trukoa lehen aldiz egin zen erakusketa publiko batean.
Zientzia eta teknologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2021 - Athleticek bere hirugarren Superkopa eskuratu zuen, Barçaren aurka 3-2 irabazi ondoren.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jaiotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1756 - Juan Carlos Areitzaga, gipuzkoar militarra (h. 1816).
- 1797 - Raymond Larraburu, baxenafar margolaria (h. 1875).
- 1803 - Antonio Urbiztondo, gipuzkoar militar eta politikaria (h. 1857).
- 1823 - Antonio Kortazar, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea(h. 1884).
- 1831 - Antonio Lekuona, euskal herritar margolari kostunbrista (h. 1907).
- 1863 - Antonio Pérez Goiena, nafar elizgizona eta idazlea (h. 1962).
- 1874 - Gregorio Balparda, euskal herritar politikari, abokatu eta historialaria, Bilboko alkatea (h. 1936).
- 1886 - Luis Antón del Olmet, galiziar kazetari eta politikaria, Bilbon (h. 1923).
- 1890 - Antonio Pildain, euskal apaiza eta Kanarietako apezpikua (h. 1973).
- 1915 - Antonio Valverde, gipuzkoar margolaria, grabatzailea, publizista, industrialaria eta euskal idazlea (h. 1970).
- 1931 - Antonio Ansola, euskal herritar futbolaria (h. 2013).
- 1932 - Karmele Rotaetxe, bilbotar hizkuntzalari eta soziolinguista (h. 2013).
- 1936 - José Gabiola, gipuzkoar futbolaria (h. 2017).
- 1937 - Emeterio Sorazu, gipuzkoar apaiza, irakaslea eta ikertzailea (h. 2010).
- 1939 - Sebastian Elortza, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1957 - Esteban Antxustegi, gipuzkoar idazle eta irakaslea.
- 1969 - Usoa Zumeta, gipuzkoar serigrafia-egilea.
- 1970 - Xabier Eskurza, bizkaitar futbolari ohia.
- 1974 - Auxkin Perez, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1981 - Antton Luengo, arabar txirrindulari ohia.
- 1982 - Javier Ortigosa, euskal herritar eskubaloi jokalaria.
- 1985 - Xumai Murua, lapurtar bertsolaria.
- 1991 - Yann Lesgourgues, lapurtar errugbilaria.
- 1994 - Eneko Sagardoy, bizkaitar aktorea.
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1342 - Filipe II.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (h. 1404).
- 1463 - Antoine Duprat, frantziar legegilea, politikaria eta kardinala (h. 1535).
- 1463 - Frederiko III.a Saxoniakoa, Saxoniako hauteslea (h. 1525).
- 1504 - Pio V.a, Aita santua (h. 1572).
- 1600 - Calderon de la Barca, madrildar antzerkigile eta poeta nabarmena (h. 1681).
- 1631 - François Vatel, Nicolas Fouqueten eta Luis II.a Borboi-Condékoa printzearen sukaldari eta etxezaina (h. 1671).
- 1647 - Elżbieta Hevelius, ustez astronomian aritu zen lehen emakumea eta ilargiko karten ama (h. 1693).
- 1706 - Benjamin Franklin, estatubatuar politikari, zientzialari eta asmatzailea (h. 1790).
- 1717 - Mustafa III.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1774).
- 1721 - Elisabet Augusta Sulzbachekoa, Wittelsbach etxeko kondesa (h. 1794).
- 1732 - Stanisław August Poniatowski, Poloniako erregea eta Lituaniako duke andia eta Bi Nazioen Errepublikako azken monarka (h. 1798).
- 1771 - Charles Brockden Brown, estatubatuar eleberrigilea (h. 1810).
- 1783 - Pedro Gual Escandón, Venezuelako presidentea (h. 1862).
- 1820 - Anne Brontë, ingeles eleberrigilea (h. 1849).
- 1834 - August Weismann, alemaniar biologoa (h. 1914).
- 1860 -
- Carlos José Solórzano, Nikaraguako presidentea (h. 1936).
- Douglas Hyde, lehendabiziko Irlandako Presidentea (h. 1949).
- 1863 -
- David Lloyd George, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1945).
- Konstantin Stanislavski, errusiar antzezle, antzerki-zuzendari eta teorialaria (h. 1938).
- 1871 - Nicolae Iorga, Errumaniako lehen ministroa (h. 1940).
- 1880 - Mack Sennett, estatubatuar zinemagilea (h. 1960).
- 1881 - Alfred Reginald Radcliffe-Brown, britainiar antropologoa (h. 1955).
- 1885 - Emmy Hennings, alemaniar artista eta poeta, Cabaret Voltaire sortzaileetako bat (h. 1948).
- 1888 -
- Antonio Ortega, Gerra Zibilean parte hartu zuen espainiar tenientea (h. 1939).
- Eugeni Xammar, kataluniar kazetari, diplomatikari eta itzultzaile eleanitza (h. 1973).
- 1891 - Walter Eucken, alemaniar ekonomialaria (h. 1950).
- 1892 - Luther Gulick, estatubatuar kudeaketa aditua (h. 1993).
- 1897 - Lili Bleeker, holandar enpresaburua eta fisikaria, instrumentu optikoen diseinu eta fabrikazioengatik ezaguna (h. 1985).
- 1899 -
- Al Capone, italiar jatorrizko estatubatuar gangsterra (h. 1947).
- Nevil Shute, anglo-australiar idazle, ingeniari eta hegazkinlaria (h. 1960).
- 1907 - Henk Badings, herbeheretar musikagilea (h. 1987).
- 1911 - George Stigler, estatubatuar ekonomialaria, 1982ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1991).
- 1914 - Théo Lefèvre, Belgikako 39. lehen ministroa (h. 1973).
- 1918 - Eva González Fernández, leonesezko idazlea (h. 2007).
- 1919 - Antonio Mingote, gaztelaniazko kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista (h. 2012).
- 1922 -
- Luis Echeverría Álvarez, Mexikoko presidente ohia.
- Betty White, estatubatuar aktorea eta komediantea, telebistako aktoreen artean ibilbiderik luzeena egin duena, 1939az geroztik.
- 1926 - Moira Shearer, eskoziar dantzaria eta antzezlea (h. 2006).
- 1927 - Eartha Kitt, estatubatuar abeslaria, aktorea, dantzaria, komediantea, aktibista eta abestigilea (h. 2008).
- 1931 - James Earl Jones, estatubatuar aktorea.
- 1933 - Dalida, frantziar abeslari eta aktorea (h. 1987).
- 1940 -
- Kipchoge Keino, kenyar atleta ohia.
- Mircea Snegur, lehendabiziko Moldaviako presidentea.
- Tabaré Vázquez, Uruguaiko presidentea (h. 2020).
- 1942 -
- Muhammad Ali (Cassius Clay), estatubatuar boxealaria eta beltzen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2016).
- Forges, espainiar umorista grafikoa (h. 2018).
- 1944 - Françoise Hardy, frantziar abeslari eta antzezlea.
- 1947 - Gretel Ammann, kataluniar filosofo eta ekintzaile feminista eta lesbiana (h. 2000).
- 1949 -
- Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (h. 2003).
- Charles Gyude Bryant, Liberiako presidentea (h. 2014).
- Sandra Mason, Barbadosko gobernadore nagusia.
- Dick Nanninga, herbeheretar futbolaria (h. 2015).
- 1953 - Roberto Canessa, 1972ko Uruguaiko Aireko Armadaren 571 hegaldiaren istripu eta odiseatik bizirik ateratako bat.
- 1955 - Katalin Karikó, hungariar biokimikaria, RNA bitartekari mekanismoetan espezializatua.
- 1959 -
- Susanna Hoffs, estatubatuar abeslari, gitarra jotzaile eta aktorea.
- Jaime Rodríguez, salvadortar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1961 - Maia Txiburdanidze, georgiar xake jokalaria.
- 1962 - Jim Carrey, kanadar aktore eta umorista.
- 1964 - Michelle Obama, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama.
- 1966 - Nobuyuki Kojima, japoniar futbolari ohia.
- 1968 - Antonio Molero, espainiar aktorea.
- 1969 -
- Naveen Andrews, ingeles aktorea.
- Tiësto, herbeheretar DJ, musikagile eta musika-ekoizlea.
- 1971 -
- Javier Gutiérrez, espainiar aktorea.
- Sylvie Testud, frantziar aktorea.
- 1972 - Gastón Pauls, argentinar aktorea.
- 1974 - Annemarie Jacir, palestinar zinemagilea eta poeta, filma bat filmatu zuen lehen emakume zuzendari palestinarra.
- 1979 - Micaela Ramazzotti, italiar aktorea.
- 1980 - Zooey Deschanel, estatubatuar kantautorea eta aktorea.
- 1982 - Dwyane Wade, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1985 - Adriana Ugarte, espainiar aktorea.
- 1988 - Héctor Moreno, mexikar futbolaria.
- 1989 - Kelly Marie Tran, estatubatuar aktorea.
- 1990 - Esteban Chaves, kolonbiar txirrindularia.
Heriotzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1862 - Pierre Topet, Etxahun, barkoxetar koblakaria (j. 1786).
- 1878 - Mateo Moraza, arabar politikaria (j. 1817).
- 1933 - Antonio Basagoiti Arteta, euskal jatorriko espainiar enpresari eta bankaria, Madriden (j. 1848).
- 1935 - Martin Elola Berasategi, Begoñako Udaleko azken txistularia, maixu, zuzendari eta txistu-egilea (j. 1867).
- 1946 - Enrique Aresti, bizkaitar politikari eta enpresaburua (j. 1852).
- 1969 - Jean Larrieu, lapurtar militarra, Vincennesen (j. 1912).
- 1971 - Jean Errekart, euskal herritar politikaria, Parisen (j. 1909).
- 1976 - Juan Martínez Gutiérrez, Bilbon jaiotako txiletar arkitektoa, Santiagon (j. 1901).
- 2006 - Alberto Bacigalupe, bizkaitar kazetaria (j. 1946).
- 2010 - Jose Luis Orbegozo, euskal enpresaburua eta Errealako presidentea (j. 1929).
- 2015 - María Victoria Arraiza, PSNko politikari eta irakaslea (j. 1962).
- 2017 - Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (j. 1936).
- 2019 - Merche Goñi, nafar margolari eta eskultorea (j. 1945).
Mundua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 395 - Teodosio I.a Handia, erromatar enperadorea (j. 347).
- 1024 - Abd ar-Rahman V.a, Kordobako hamargarren omeiatar kalifa, eraila.
- 1305 - Roger de Lauria, militarra (j. 1245).
- 1369 - Petri I.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (j. 1328).
- 1468 - Skanderbeg, albaniar heroia (j. 1405).
- 1705 - John Ray, britainiar naturista (j. 1627).
- 1751 - Tomaso Albinoni, italiar musikagilea (j.1671).
- 1861 - Lola Montez, irlandar dantzari, aktore eta kortesana (j. 1821).
- 1863 - Horace Vernet, frantziar margolaria (j. 1789).
- 1869 - Alexandre Sergeievitx Dargomyjski, errusiar musikagilea (j. 1813).
- 1874 - Maria Teresa Bragantzakoa, Portugalgo infanta (j. 1793).
- 1892 - Mercy Brown, tuberkulosiaz hil zen estatubatuar gaztea, Ingalaterra Berriko azken banpiroa bezala ezagutua (j. 1873).
- 1893 - Rutherford Birchard Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako 19. presidentea (j. 1822).
- 1906 - Kaarlo Bergbom, finlandiar antzerki zuzendaria, Finlandiako Antzerki Nazionalaren sortzailea (j. 1843).
- 1910 - Friedrich Kohlrausch, alemaniar fisikaria (j. 1840).
- 1911 - Francis Galton, ingeles zientzialari oparoa (j. 1822).
- 1942 - Walther von Reichenau, alemaniar militarra (j. 1884).
- 1943 - Jane Avril, Moulin-Rouge kabareteko dantzaria, Toulouse-Lautrec margolariaren lan askoren protagonista (j. 1868).
- 1961 - Patrice Lumumba, Kongoko Errepublika Demokratikoko estreinako gobernuburu demokratikoa (j. 1925).
- 1966 - Georges Figon, frantziar gaizkile ohi eta editorea (j. 1926).
- 1972 - Marta Staņa, letoniar arkitekto modernista (j. 1913).
- 1975 - Gustavo Rojas Pinilla, Kolonbiako presidente eta diktadorea (j. 1900).
- 1989 - Georges Schehadé, frantsesezko poeta eta antzerkigile libanoarra (j. 1905).
- 1991 -
- Giacomo Manzù, italiar eskultorea (j. 1908).
- Olaf V.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1903).
- 1994 - Chung Il-kwon, Hego Koreako politikari, diplomazialari eta soldadua (j. 1917).
- 1995 - Miguel Torga, portugaldar idazlea (j. 1907).
- 1997 - Clyde Tombaugh, Pluton planeta nanoa aurkitu zuen estatubatuar astronomoa (j. 1906).
- 2002 - Camilo Jose Cela, galiziar idazlea, gaztelaniazko idazlerik garrantzitsuenetarikoa eta 1989ko Literaturako Nobel Saria (j. 1916).
- 2003 - Richard Crenna, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2005 -
- Virginia Mayo, estatubatuar aktorea (j. 1920).
- Zhao Ziyang, Txinako gobernuburua (j. 1919).
- 2008 - Bobby Fischer, estatubatuar-islandiar xake jokalaria (j. 1943).
- 2010 - Erich Segal, estatubatuar idazlea (j. 1937).
- 2011 - Jean Dutourd, frantziar idazlea (j. 1920).
- 2012 - Johnny Otis, estatubatuar piano jole, bateria jole, abeslari, zuzendari, eta blues eta rhythm and blues enpresaria (j. 1921).
- 2013 - Fernando Guillén, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (j. 1932).
- 2019 -
- Babiker Awadalla, Sudango lehen ministroa (j. 1917).
- Gil Carlos Rodríguez Iglesias, espainiar abokatua (j. 1946).
- 2020 - Derek Fowlds, ingeles aktorea (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sehaska egutegiko izendegia: Andoni/Antton/Anttoni/Antxon.
Jaieguna, ondoko herrietan:
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |