Versaillesko Ituna (1768)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Versallesko Ituna (1768)» orritik birbideratua)

1768ko Versaillesko Ituna, urte horretako maiatzak 15ean sinatu zuten Genovako Errepublikak eta Frantziak. Haren bitartez, Korsika uhartea Frantziako Koroaren eskuetan geratu zen, zorraren ordaintzat

Izan ere, Genovako Errepublikak, hondoa jota zegoen, Korsika eskaini zion frantses erregeari hartutako zorren bermetan (bi miloi lira genoar, gutxi gorabehera). Bestalde, genoar agintariak ez ziren gai korsikar independentistak zapaltzeko. Frantziako Luis XV.a erregeak bere tropak bidali zituen uhartera 1768ko irailean, matxinatu ziren korsikarren aurka laguntzeko. Era horretan, frantsesek uharte osoa hartu zuten. Ordutik eta Frantziako Iraultza arte, uhartea Frantziako erregearen "ondare pertsonal" bihurtu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]