Edukira joan

Vicente Parra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicente Parra
Bizitza
JaiotzaOliva1931ko otsailaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1997ko martxoaren 2a (66 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

IMDB: nm0663419 Find a Grave: 7003136 Edit the value on Wikidata

Vicente Parra Collado (Oliva, 1931ko otsailaren 5aMadril, 1997ko martxoaren 2a) espainiar antzezlea izan zen.

Banketxe batean hasi zen lanean, baina antzerki-talde afizionatu batean sartu zen, antzerki-zaletasunak bultzatuta. Madrilen eta Bartzelonan aritu zen, eta zenbait filmetan parte hartu zuen estra gisa. 1952an egin zuen debut profesionala antzerkian Mariscal obrarekin, Luis Prendesen zuzendaritzapean. 1956tik 1960ra, antzerkia erabat utzi, eta zinema-antzezle gisa lan egin zuen. Gero, antzerkira itzuli zen ostera, eta konpainia bat sortu zuen. Parte hartu duen film-zerrenda luzetik aipagarriak dira, besteak beste, hauek: La verbena de la Paloma (1963), Nobleza baturra (1964), La siesta (1976), La guerra de papá (1977), Cariño mío, ¿qué me has hecho? (1978), El último penalty (1982), Suspiros de España (y Portugal) (1995) eta Tranvía a la Malvarrosa (1996). Antzerki-lan aipagarrienak, berriz, hauek dira: Los baches temibles, El pícaro, Isabel, reina de corazones, Rebelde, Cherie, La vida es sueño, Don Juan Tenorio, La fierecilla domada, El amante complaciente eta Cara de plata.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]