Vicus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ingalaterra iparraldean zegoen Vindolandako kanpalekuaren harresietatik kanpo sortu zen vicus-a
Ingalaterra iparraldean zegoen Vindolandako kanpalekuaren harresietatik kanpo sortu zen vicus-a ikus daiteke, argazkiaren ezkerrean.

Antzinako Erroman, vicus-a (vici pluralean) auzo edo kokaleku bat zen. Errepublikaren garaian, Erromako lau eskualdeak vici-tan banatu ziren. K.a. I. mendean, Augustok hiria berrantolatu zuen helburu administratiboekin, 14 eskualdetan, eta 265 vuci-tan[1]. Vicus edo auzo bakoitzak bere funtzionarioen kontseilua zuen, tokiko gaiak gainbegiratzeko. Banaketa administratibo horiek oraindik indarrean dauden bezala erregistratzen dira, gutxienez IV. mendearen erdialdera arte. [2] [3]

Latinezko vicus hitza Erromatar Inperioko hiri bateko administrazio-unitate txikienari ere aplikatu zitzaion. Gaur egun asko erabiltzen da, halaber, kanpaleku militar (castrum) indartsu baten edo estatuaren jabetzapeko meategi baten ondoan, probintzietan sortutako kokaleku zibilak izendatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Paul Zoch, Ancient Rome: An Introductory History (University of Oklahoma Press, 1998), 233 or.; Paul Zanker, The Power of Images in the Age of Augustus (University of Michigan Press, 1988), 155. or.
  2. Eskueldetan egindako katalogoetan jaso da: Andrew Wallace-Hadrill, "Emperors and Houses in Rome," in Childhood, Class, and Kin in the Roman World (Routledge, 2001), eta "Domus and insulae in Rome: Families and Housefuls," in Early Christian Families in Context: An Interdisciplinary Dialogue (Wm. B. Eerdmans, 2003).
  3. Lott, John Bert, 1966-. (2004). The neighborhoods of Augustan Rome. Cambridge University ISBN 0-521-82827-9. PMC 52942746. Noiz kontsultatua: 2020-11-03.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]