Vrancea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vranceako armarria
Vranceako kokapen-mapa

Vrancea Errumaniako ekialdeko barruti bat da. Barrutiaren hiriburua Focşani hiria da. Haren lurralde gehiena Moldavia eskualde historikoan kokatua dago, baina hegoaldeko partea Munteniari dagokio. Barrutiak 4.857 km²-ko azalera du.

Barrutiaren mendebaldea lurralde menditsua da, errumanieraz "Carpaţii de Curbură" deitua, Ekialdeko Karpatoetatik hegoaldera kokatua; 1.400 m-tik gorako mendiak ditu. Ekialdean, altitudea txikiagoa da. Punta ibaiak (Siret ibaiaren adar nagusia da) zeharkatzen du barrutia.

Eskualdea sismikoki aktiboa da, eta urtero lurrikarak izaten ditu, epizentroa 80 km eta 160 km bitarteko sakoneran dutela.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011n, 323.080 biztanle zituen, hau da, 66.51 bizt./km²-ko dentsitatea. Biztanleen % 98 errumaniarrak dira.

Urtea Populazioa
1948 290.183
1956 326.532
1966 351.292
1977 369.740
1992 393.408
2002 387.632
2004 394.286
2011 323.080

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi udalerrik, hiru hirik eta 68 herrik osatzen dute barrutia:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vrancea Aldatu lotura Wikidatan