Wadati-Benioff eremua
Wadati-Benioff eremua (Benioff eremua edo Wadati eremua) subdukzio-eremuetan sakonera desberdinetan gertatzen diren lurrikaren foku edo hipozentroek betetzen duten esparruari deritzo. Lurrikaren fokuek hondoratzen ari den ozeano-litosferaren hondaratze-angelua islatzen dute. Eremu osoan zehar pilatzen diren esfortzu tektoniko desberdinen ondorioz lurrikara ugari sortzen dira. Lurrikara sakonenak 670 km-tara gertatzen dira, hondoratzen den litosfera ozeanikoen portaera hauskorra bertaraino mantentzen delako.[1]
Subdukzio-eremuetako lurrikaren eremua bi sismologoek, bakoitza bere aldetik aurkitu zuten aldi berean; Kaliforniako Teknologia Institutuko Hugo Benioffek eta Japoniako Meteorologia Agentziako Kiyoo Wadati.
Wadati-Benioff eremuaren okerdura-angelua oso aldakorra izan daiteke, baina normalean 45º baino txikiagoa da.
Wadati-Benioff eremu bikoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu batzuetan subdukzio-eremuetan sismikotasuna duten bi gainazal paralelo aurkitzen dira, bata bestearengatik hainbat kilometrora. Adibidez, Japoniako Honshu irlaren azpitik definitzen den Wadati-Benioff eremuan lurrikaren fokuak 30-40 kilometrora dauden bi planotan (bata hondoratzen ari den lauzaren gainazalean eta bestea plakaren barnean) aurkitzen dira.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Apraiz Atutxa, Arturo.. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 863174813. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).