Web erabilgarritasun

Wikipedia, Entziklopedia askea

Web erabilgarritasun kontzeptua ingelesezko Usability terminotik dator.

Bere izenak adierazten duen moduan, webgune edo web orrialde baten erabilgarritasuna neurtzeko erabiltzen da. Orrialde bat erabilgarri kontsideratzeko, helburu nagusiena bete behar da: Erabiltzaileak bilatzen duena modu azkar eta erraz batean aurkitzea. Hau da, orrialdearen erabilera intuitiboa izan behar da, edozeinek orrialdean zehar erraz nabigatzeko modukoa.

Erabiltzaileak aurkitu nahi duen informazioa aurkitzeko denbora gehiegi edo orrialdean zehar esteka edo atal askotatik igaro behar badu, orrialde horren erabilgarritasuna txarra izango da eta seguruenik erabiltzaile hori ez da berriz webgune horretara itzuliko.

Irizpide nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen aipatutako helburu nagusia betetzeko hainbat irizpide nagusi jarraitzen dira:

  • Webguneko mapak sortzea: Atal bakoitzean zer aurkitu dezakegun adierazteko.
  • Bilatzaileak erabiltzea: Orrialdean informazioa erraz bilatzeko.
  • Esteka ikuserrazak: Ulertzeko errazak eta erraz ikusiko diren tamaina eta kokalekuan.
  • Diseinu logikoak: Diseinu ikusgarriak egitearen gainetik, logikaz informazioa eta atal desberdinak banatzea.

Erabilgarritasuna ziurtatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko irizpideak betetzeaz gain, beharrezkoa da erabiltzaileek gure orrialdearen erabilgarritasunaren balorazio bat egin ahal izatea. Horretarako, maiz erabiltzaile-inkestak erabiltzen dira, edo enpresa handiek erabiltzen dituzten azterketa sakonak.

Azken hauen kosteak altuak izanik, metodorik eraginkorrena erabiltzaile talde bat hartzean datza, eta webgunean egin daitezkeen pare bat ataza eginaraztea.

Modu honetan balora daiteke zenbat denbora behar duten ataza ezberdinak egiteko, eta horren arabera orrialdearen erabilgarritasuna garatu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]