Welthauptstadt Germania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Welthauptstadt Germania hiriaren maketa ikusgai.

Welthauptstadt Germania (euskaraz Munduko Germania Hiriburua) Berlin hiria zaharberritzeko Adolf Hitlerren proiektuak jaso izena da. Hiri hau Bigarren Mundu Gerran garaipena lortu ondoren bere etorkizuneko Alemaniaren ikuspegiaren zatia zen. Albert Speerrek, «Hirugarren Reicheko arkitekto nagusia» zenak, metropoli hura berreraikitzeko plan ugari burutu zituen. Guzti honen zati txiki bat Bigarren Mundu Gerra aurretik gauzatu zen.

Welthauptstadt izenburua Berlin "probintzialegia" zelako ustetan hatutatu zen eta hiria munduko beste hiriburu handiak ziren Londres, Paris edota Washington Hiriaren parera edota gainetik jarri nahi zelako.

Proiektu hauetako batzuk gauzatzea lortu zen, horien artean honako hauzek zeudelarik: hiria gurutzatuko zuen Eki-Mendebaldeko ardatza sorrera, Charlottenburger Chaussee etorbidearen zabaltzea (gaur egun Straße des 17. Juni etorbidea) eta Berlingo erdigunean Garaipenaren Zutabea ezartzea. Beste batzuk aldiz ez, adibidez Große Halle (Kupula Handia), gerraren hasierak bertan behera laga baizituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Welthauptstadt Germania Aldatu lotura Wikidatan