Edukira joan

Wet Leg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wet Leg
Datuak
JatorriaWight
Musika motarock alternatibo, indie rock, postpunk, Indie pop eta Britpop
Urteak2019
Produkzioa
Diskoetxea(k)Domino Recording Company (en) Itzuli
Sariak
Jasotako sariak
Nominazioak
Informazio gehigarria
wetlegband.com
IMDB: nm13252236 Facebook: wetlegit Twitter: wetlegband Instagram: wetlegband Youtube: UCIuyI9I_DlDwxykE7Kt7h2g TikTok: wetlegband Bandcamp: wetleg Spotify: 2TwOrUcYnAlIiKmVQkkoSZ iTunes: 1569685293 Last fm: Wet+Leg Musicbrainz: 90744b3e-363a-458e-8da1-e3e392a489c4 Songkick: 10152204 Discogs: 9611545 Allmusic: mn0004130712 Deezer: 134334152 Edit the value on Wikidata

Wet Leg Wight uharteko rock independenteko talde britainiarra da. 2019an sortu zuten Rhian Teasdale eta Hester Chambersek. 2020ko hamarkadako rock talde britianiar berrien artean izena lortu duenetako bat da.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021ean "Chaise Longue" singlearekin debutatu zuten, eta abesti horrekin berarekin hasi ziren oihartzuna izaten. Beren lehen albuma Wet Leg izenez 2022an estreinatu zen, Erresuma Batuko salmenten lehen postuan, berdin top-era iritsiz Australian eta Irlandan. Albuma 2022 Mercury Prize-rako aurrez hautatu zuten. 2023ko Grammy sarietan Wet Legek bi sari irabazi zituen, musika alternatiboko nominazioetan.[1][2] 2023ko Brit Awards sarietan, Artista Berri Onena eta Britainiar Talderik Onena izendatu zituzten halaber.

Atzerago joanez, Rhian Teasdale Merseysiden jaio zen, eta zortzi urte zituela Wight uhartera aldatu zen.[3] Wight Uhartean urte askoan aritu zen bertako musikari eta pianista gisa, eta Wet Leg sortu aurretik, RHAIN izena erabili zuen eta Bristoleko musika-eszenari lotuta egon zen.[4][5]

Wight uharteko Platform One College musika eskolan elkartu ziren Teasdale eta Chambers ikasle zirela.[6] Hamar urteko adiskidetasunaren ondoren, 2019an talde bat osatu zuten Wet Leg izenarekin. Izen bitxia da, zango bustia euskaraz: Wight uharteko epiteto bat da, Britainia Handiko uharte nagusitik Wight-era joan diren kanpotarrei esaten zaiena, Solent itsasartea igarotzean ontzitik jaisten direnean kanpotarrek zango bat busti ohi dutela esaten baita.[7]

Wet Legek hainbat banda eta artista aipatu ditu eragin gisa, besteak beste, Bombay Bicycle Club, PJ Harvey, The White Stripes, The Strokes, eta Kings of Leon.[8]

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Wet Leg» artikulutik itzulia izan da, 2024-06-04 data duen 1227292498 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-06-04 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]