Wikipedia:Multimedia laguntza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Multimedia artxiboak Wikipedian

Wikipediako artikulu batzuek soinu eta bideo artxiboak dituzte

Wikipedian dauden artikulu batzuek soinuak eta bideoak erabiltzen dituzte. Orrialde honen helburua berauek nola entzun edo ikusi azaltzea da.

Multimedia artxibo hauek ia edozein ordenagailutan ikus edo entzun daitezke. Baina horretarako beharrezkoa den software eduki behar duzu instalatuta. Artxiboaren gainean klik egitean zure ordenagailua berau jotzeko prest ez badago hainbat programa jaitsi eta instalatu beharko dituzu. Interneten software askeko hainbat programa daude.

Soinu artxibo gehienak Ogg Vorbis formatuan daude eta bideoak Ogg Theoran. MP3 eta MPEGren antzekoak dira, baina Ogg formatua askea, irekia eta patenterik gabekoa da.

Musika artxibo batzuek MIDI formatua erabili ahal dute. Hauek edozein soinu txartelak joko ditu ezer instalatu gabe.