Wikipedia:Artikulu nabarmenduak/Irizpideak

Wikipedia, Entziklopedia askea


Artikulu bat nabarmena izateko bete beharreko irizpideak
Euskal Wikipediako artikulu nabarmenduak bertan kalitateagatik nabarmendu diren artikuluak dira. Artikulu horiek bozketa bidez aukeratzen dira. Bozketan eztabaidarik badago, horretarako oinarria behean zerrendatutako irizpideak hartuko dira kontuan:
  1. Luzera: artikuluak luzera egokia izan behar du, betiere artikuluan aipatutako gaitik urrundu gabe.
  2. Ondo idatzia
    1. Artikuluak gaiaren aurkezpena behar du (sarrera egoki bat), gaiaren mamia eta alde adierazgarriak ukitzen dituen garapen bat, eta ondorio edo konklusio atal bat.
    2. Idazkera estilo ona izan behar du, Estilo Gidari lotuz eta testuan kohesioa gordez, testua paragrafotan, ataletan eta (beharrezkoak balira) azpiataletan multzokatuz.
    3. Gramatika, ortografia, sintaxi zuzenak, euskara batuan.
    4. Egokia hizkuntza erregistro eta komunikazio aldetik.
  3. Neutrala izatea: testua ikuspegi neutraletik idatzita egon behar da, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  4. Itxura zaindua izatea, elementu gehigarriak hornituz, informazio osagarria emateaz gain artikuluaren itxura asko hobetzen baita:
    1. Beharrezko atal banaketaz gain, testu nagusiaren osagarri, irudiak, aipuak, taulak edota multimedia erabiltzea.
    2. Horiek eskuratzeko, Wikimedia Commons (ikus «Irudiak nola igo» laguntza atala) eta Wikisource/Wikiturriak (lehen mailako iturriak), Wikiesanak, edota Wikiliburuak bitartekoak erabil ditzakezu, baita haiekin estekak egin ere.
    3. Wikituta egotea:
      1. 3.1. Egituratuta.
      2. 3.1. Barne estekak, eta hizkuntza artekoak.
      3. 3.2. Oin-oharrak, beharrezkoak balira.
      4. 3.3. Erreferentziaz hornitua: informazioa egiaztatzeko erreferentziak (ikus Egiaztagarritasuna), artikuluan zehar banaketa egoki batez emanak: erreferentzia bat paragrafo bakoitzeko, batez beste.
Artikulu nabarmendu bat berrikustea
Euskal wikipediako artikulu nabarmenduak wikipedia honetan beren kalitateagatik nabarmendu diren artikuluak dira. Artikulu horiek bozketa bidez aukeratzen dira; eta, bozketan sartzeko, goian aipatutako irizpideak bete behar dituzte.

Gerta liteke, artikulu bat nabarmendua izan ondoren denbora batera, lankide batek artikulua berrikusi eta hasieran bozketan sartzeko baldintzetako bat edo gehiago ez betetzea. Ez betetze hori oso nabaria baldin bada (adibidez, erreferentzia bat bakarra ere ez badu, edo paragrafo bakoitzean ortografia edota sintaxi akatsak baditu, edo...) artikuluaren eztabaida orriko {{NA onarpena}} txantiloian, «Erabakia» eremuan, nabarmentzea kendu jarriko dugu, eta artikuluaren orritik {{artikulu nabarmendua}} kodea kenduko dugu.

Artikulu nabarmenduak ea baldintzaren bat betetzen duen zalantzazkoa edo eztabaidagarria baldin bada (hau da, baldintza guztiak betetzeko gutxi falta baldin badu), berriz, eremu horretan berrikusketan jarriko dugu, hutsune horiek zuzentzeko aukera emateko. Denbora igarotakoan (adibidez, hilabete geroago) artikuluak hutsune hori izaten jarraitzen baldin badu, nabarmendua izaten jarraituko du; bestela, nabarmendu izaera galduko du, eta, aurreko paragrafoan esplikatutako eran, nabarmentzea kendu beharko zaio.

Artikulu nabarmenduen txantiloiaren erabilera
Artikulu bat nabarmendua izateko bozketan sartzeko, {{NA onarpena}} txantiloia jarri behar diozu bere eztabaida orrian.
{{NA onarpena
| luzera =
| kalitatea =
| erreferentziak =
| wikituta =
| ortografia =
| eguneratze data =
| erabakia =
| iruzkina =
}}
  • Txantiloiko luzera, kalitatea, erreferentziak, wikituta eta ortografia parametroak orri honetan zehaztutako irizpideen arabera bai edo ez aldagaiekin bete behar dituzu. Ezer adierazten ez bada aztertzeke agertuko da, eta ezingo da artikulua nabarmendu.
  • Eguneratze data parametroan, jar ezazu txantiloiaren azken aldaketaren data. Adibidez, 2010-03-12.
  • Erabakia parametroa beste guztiak bete ondoren bete behar da. Honako aldagai hauek har ditzake:
Bozketara sartu aurretik
  1. Onartua: bozketarako irizpide guztiak betetzen ditu eta automatikoki hurrengo bozketarako hautagaien zerrendara igaroko da.
  2. Baztertua: Bozketarako irizpideak ez ditu betetzen, eta, beraz, ez da bozketan sartuko. Artikulua hobetzen bada, hurrengo bozketa baterako proposa daiteke.
Bozketa amaitu ondoren
  1. Nabarmendua: artikulua bozketan sartu da eta nabarmendutzat onartu da.
  2. Bozketa ondoren ez nabarmendua: artikulua bozketan sartu da, baina ez da nabarmendutzat onartu. Hurrengo bozketa batean berriz saia zaitezke, artikulua hobetuta.
Nabarmendua izan denean
  1. Berrikusketan: artikulua nabarmendu zen, baina, berrikustean, ikusi da baldintza bat edo gehiago ez dituela guztiz betetzen, baina pixka bat hobetuta beteko dituela. Beraz, artikulua hobetu beharko da, nabarmendua izaten jarraituko badu. Hobetzen ez bada, nabarmendu izaera galduko du. Geroago hobetzen bada, berriz sartu ahal izango da nabarmendua izateko bozketan.
  2. Berrikus-onetsia: berrikusi ondoren, nabarmendua izateko irizpideak betetzen dituela jo da berriz ere.
  3. Nabarmentzea kendu: artikuluak ez du nabarmendua izateko baldintzetakoren bat betetzen, argi eta garbi (adibidez: erreferentzia bat bakarra ere ez du; edo paragrafo bakoitzean ortografia edota sintaxi akatsak ditu; edo...). Beraz, artikuluaren eztabaida orriko {{NA onarpena}} txantiloian, «Erabakia» eremuan, nabarmentzea kendu jarriko dugu, eta artikuluaren orritik {{artikulu nabarmendua}} kodea kenduko dugu.
  • Iruzkina parametroa ez da nahitaez bete behar. Erabakiari buruzko azalpenenak emateko balio du. Adibidez: nabarmentzea kendu baldin bazaio eta zer hobetu beharko litzatekeen zehatzago esplikatu behar dugula ikusten badugu, eremu hau erabiliko dugu.



Edozein zalantza argitzeko, galdetu lasai Txokoan.