Wikipedia:Bozketak/Kalitatezko artikuluak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Cscr-featured.svg

Artikulu nabarmenduak Euskarazko Wikipedian dauden artikulurik onenak dira, Azalean agertzeko aukera izan dutenak. Artikulu nabarmen bat proposatzeko eta bozkatzeko aukera duzu hemen. Artikuluak ez du zertan luze izan, baina bai osoa, ondo idatzia, akats ortografikorik gabea eta irudi, lotura, erreferentziak eta antolaketa egokiarekin. Kalitatea da baloratuko dena artikulu bat nabarmendutakoa izateko. Artikulu batek Nabarmen izateko aukera ez badu ere, izan daiteke ere Artikulu ona. Artikulu onak kalitate handiko artikuluak dira, baina arrazoiren batengatik nabarmendutako izateko irizpideak betetzen ez dutenak.

Nola proposatu artikulu bat?[aldatu iturburu kodea]

I.

Proposamen mota hautatu eta sortu

Cscr-featured.svg
Artikulu nabarmendua

Symbol support vote.svg
Artikulu ona

II.

Lotura sartu azpiko eremuan

Sartu proposamena eskuz orrialde honetan bertan: Egin klik hemen eta zerrendaren goiko aldean sartu lerro berri bat oraintxe sortu duzun proposamenarekin:
{{Wikipedia:Bozketak/Artikulu nabarmenduak/Proposamenak/ARTIKULUAREN IZENA}}, ARTIKULUAREN IZENA zuk proposatutako artikuluaren izenburuarengatik aldatuz.

III.

Araudia

Proposamenak aurkezteko sistema ez gainkargatzeko asmoarekin, jarraian ageri diren arauak betetzea garrantzizkoa da:

  • Ezin da artikulu bat bi kalitatezko artikulu moten hautagaitza-fasera aurkeztu aldi berean, hau gertatuz gero, bi proposamenak ezabatuko dira.
  • Proposamen bat ez bada onartua izan eta berriz aurkeztu nahi bada, hiru hilabete itxaron beharko dira. Epe hori baino lehenago aurkezten den edozein proposamen ezabatua izango da.

Bozkatzeari dagokionez, bozketen arau orokorrak errespetatuko dira.

IV.

Bozketa

Bozketan parte hartzeko txantiloi hauek erabil ditzakezu:

  • Pictogram voting support.svg Alde ({{alde}}). Proposamenarekin ados bazaude.
  • Pictogram voting oppose.svg Aurka ({{aurka}}). Proposamenaren aurka bazaude. Zergatia azaltzea garrantzitsua da.
  • Pictogram voting neutral.svg Neutrala ({{neutral}}). Ez bazaude ez alde ez aurka.
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ({{iruzkina}}). Iruzkin bat egin nahi izatekotan, artikuluan hobekuntza bat proposatu edo posizio bat finkatzeko (adibidez, nabarmendutako artikulua ez, baina "artikulu ona" izateko aukera ikusten badiozu.)

Gogoratu bozketa guztiak sinaturik joan behar direla eta zerbaiten aurka egoteko arrazoiak aipatzea komeni dela. Proposamena onartua izateko baldintza ondorengoa da: hilabete batean gutxienez aldeko 5 boto garbi jaso izana (aurkako botorik gabe).

Nabarmendutako Artikulu izateko hautagai bat onartua izan ez bada eta aurkako baino aldeko boto gehiago badauzka, proposamena egin duen erabiltzaileak edo bozketa ixten duenak artikulu ON izateko proposa dezake. Hurrengo orduetan inork kontrakorik esan ezean, artikuluak aipatutako izendapena jasoko du.
Eskumen hau martxan jartzeko txantiloi hau erabili behar da: On izateko aukera.

V.

Bozketa ixtea

Bozketak itxiko dira hilabete bat pasa denean eta hurrengo egunean emaitzak argitaratuko dira.

VI.
Bozkatzeko irizpideak

Nabarmendutako artikulua Artikulu nabarmenduek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 25.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akatsik ez. Estilo Gida jarraitu eta kohesioa gorde.
    • Azalpenak modu argian emanda egon beharko dute, gaian aditua ez den pertsona orok ere ulertu dezan.
    • Gramatika, ortografia eta sintaxi zuzenak. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea derrigorrezkoa da, akatsak ekiditeko.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa eta itxura garbia. Sarrera egoki bat, gaiari buruzko azalpenak ematen dituzten hainbat atal (artikuluaren mamia edo garapena) eta ondorio atal bat, gaiak hala eskatzen badu.
    • Funtsezko atalak eduki behar ditu: aurkeztu eta laburbiltzen duen aipatutako Sarrera osatua; Ikus, gainera; Kanpo loturak; Erreferentziak; etab.
  • Wikituta. Adibidez, barne estekak, oin-oharrak (beharrezkoak badira).
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, testu osoan zehar banatuta (erreferentzia bat paragrafo bakoitzeko batez beste), eta fidagarriak izan beharko dute. Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den aldi guztietan.


Artikulu ona Artikulu onek bete behar dituzten irizpideak:

  • Luzera. Artikuluak gutxienez 10.000 byteko luzera eduki beharko du.
  • Idazkera egokia. Testuak euskara batuan egon behar du, eta akats kopuru oso gutxi. Zuzentzaile ortografikoa pasatzea beharrezkoa da.
  • Neutraltasuna. Testuak ikuspuntu neutral bat behar du izan, adjektibazio subjektiboa saihestuz eta modu orekatsuan datuak hornituz.
  • Egituraketa. Artikuluak ataletan banatuta egon behar du, modu txukunean eta orekatuan. Gaiaren mamia azaltzen duten funtsezko atalek egon beharko dute, baina ez ditu behar NA artikuluen atal guztiak.
  • Wikituta. Artikuluak estekak, argazkiak eta behar denean txantiloiak eduki beharko ditu, baina ez du wiki objektuen ugaritasunik behar.
  • Egiaztagarritasuna. Artikuluak erreferentziak eduki beharko ditu, eta fidagarriak izan beharko dute (gutxienez bi iturri). Erreferentziak txertatzerakoan dagokion txantiloia erabili beharko da, ahal den guztietan.


Txantiloi Erabilgarriak izan daitezkeen zenbait txantiloi:

Symbol template class.svg Cscr-candidate.svg GA candidate.svg Featured article star - cross.svg
Bozketen emaitza sortzailea NA izateko hautagaia ON izateko hautagaia NA baztertua, ON izateko aukera



Symbol question.svg Zalantzaren bat baduzu, laguntza orrira joan zaitezke.
VII.
Artikulu eredugarriak

Irekita dauden proposamenak[aldatu iturburu kodea]

Irungo gudua (1936)[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Iñaki LL (eztabaida) 17:03, 16 azaroa 2019 (CET) (Bozketa epea: 2019-11-16 egunetik 2019-12-16 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Gaiaren inguruko oinarrizko gai guztiak eta bilakaera osoa lantzen dituen artikulua, irudiz eta mapaz osatua, erreferentziatua eta komunikatiboa, zuzentzailea pasata. Luzeraz egokia, zuhaitz egituraren arabera. --Iñaki LL (eztabaida) 17:03, 16 azaroa 2019 (CET)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Iñaki LL (eztabaida) 17:03, 16 azaroa 2019 (CET)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. Artikulu txukuna, baina kanpo lotura batzuk ez litzaizkioke gaizki etorriko. Xabi22 (eztabaida) 21:52, 17 azaroa 2019 (CET)
  3. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 15:32, 18 azaroa 2019 (CET)

Ijitoak Euskal Herrian[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 18:32, 9 azaroa 2019 (CET) (Bozketa epea: 2019-11-09 egunetik 2019-12-09 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Guztiz originala, gutxi ikertutako gaia. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 18:32, 9 azaroa 2019 (CET)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 18:32, 9 azaroa 2019 (CET)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Gorkaazk (eztabaida) 11:27, 11 azaroa 2019 (CET)
  3. Symbol strong support vote.svg Alde, erabat Danwasd (eztabaida) 20:26, 12 azaroa 2019 (CET)
  4. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 12:30, 15 azaroa 2019 (CET)
  5. Pictogram voting support.svg Alde.-Gorritxiki (eztabaida)--Gorritxiki 08:23, 16 azaroa 2019 (CET)

XVIII. mendea[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 20:59, 8 azaroa 2019 (CET) (Bozketa epea: 2019-11-08 egunetik 2019-12-08 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Zati handi bat Alemanezko Wikipediatik itzulia badago ere, askoz hedatuagoa, erreferentzia eta irudi gehiagoarekin eta beste Wikipedia batzuetako zatiekin osatuta dago. Euskal Herriko atala ere badu. Wikipedia guztien artean, XVIII. mendeko artikulu hau da luzeena. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 20:59, 8 azaroa 2019 (CET)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 20:59, 8 azaroa 2019 (CET)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Gorkaazk (eztabaida) 11:27, 11 azaroa 2019 (CET)
  3. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 15:33, 14 azaroa 2019 (CET)
  4. Pictogram voting support.svg Alde.-MerZab (eztabaida) 16:31, 14 azaroa 2019 (CET)

Dodo[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:19, 4 azaroa 2019 (CET) (Bozketa epea: 2019-11-04 egunetik 2019-12-04 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ingelesezko artikulu nabarmenduaren itzulpena da. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:19, 4 azaroa 2019 (CET)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:19, 4 azaroa 2019 (CET)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -- Gorritxiki --Gorritxiki 09:22, 10 azaroa 2019 (CET)
  3. Pictogram voting support.svg Alde. -Gorkaazk (eztabaida) 11:29, 11 azaroa 2019 (CET)
  4. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 15:14, 14 azaroa 2019 (CET)
  5. Pictogram voting support.svg Alde.-MerZab (eztabaida) 16:30, 14 azaroa 2019 (CET)
  6. Pictogram voting support.svg Alde.--Iñaki LL (eztabaida) 23:09, 18 azaroa 2019 (CET)

Euskal abertzaletasun[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Josu (eztabaida) 22:16, 23 urria 2019 (CEST) (Bozketa epea: 2019-10-23 egunetik 2019-11-22 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Artikulu gehienbat orijinala, bertan agertzen den informazio gehiena ez baita beste Wikipedietan agertzen. Euskal abertzaletasun modernoaren sorrera ez ezik, bere aurrekariak ere aipatzen ditu, azken 125 urteotako historia eta ikerketa soziologikoak azaltzeaz gain. Artikulu hau Hezkuntza proiektuaren kalitatezko 1.000 artikuluen artean dago. -Josu (eztabaida) 22:16, 23 urria 2019 (CEST)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Josu (eztabaida) 22:16, 23 urria 2019 (CEST)
  2. Pictogram voting neutral.svg Neutrala Artikulua edukiz osatua dago, baina gai asko falta direla uste dut, bereziki azken urteetan egondako abertzaletasunaren barne mugimenduak. Artikulua bere horretan nabarmena da, baina ez dut uste esparru guztiak ondo beteta dituenik. -Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:33, 27 urria 2019 (CET)
  3. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 10:00, 28 urria 2019 (CET)
  4. Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Guztiz ados Theklan lankideak esandakoarekin. Xabi22 (eztabaida) 20:56, 30 urria 2019 (CET)
  5. Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Ados ere. Artikuloa ondo dago iraganeko ataletan, baina apur bat makal dabil azken urtetako abertzaletasunaren historian. Benetan osatzeko esfortzuak merezi duela. Lankide:Gorritxiki--Gorritxiki 09:33, 1 azaroa 2019 (CET)
  6. Pictogram voting neutral.svg Neutrala. Nik ere hala ikusten dut. Azken hamarkadak hutsegi ikusten ditut. -Iñaki LL (eztabaida) 23:55, 9 azaroa 2019 (CET)

Andatza (mendia)[aldatu iturburu kodea]

Nork proposatua: Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:38, 21 urria 2019 (CEST) (Bozketa epea: 2019-10-21 egunetik 2019-11-20 egunera arte)
  • Pictogram voting info.svg Iruzkina: ARTIKULUAREN MERITUAK: Ez-ohiko artikulu bat mendi baten inguruan. Atal asko, historia, bitxikeriak, iruditegia eta beste artikulu batzuetarako bidea ere badu. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:38, 21 urria 2019 (CEST)

Symbol songblocked star.svg Bozkatu

  1. Pictogram voting support.svg Alde. --Galder Gonzalez (Theklan).jpg Theklan · Eztabaida · E-maila 17:38, 21 urria 2019 (CEST)
  2. Pictogram voting support.svg Alde. -Gorkaazk (eztabaida) 13:30, 22 urria 2019 (CEST)
  3. Pictogram voting support.svg Alde.-Oraina (eztabaida) 14:41, 22 urria 2019 (CEST)
  4. Pictogram voting support.svg Alde.-Gorritxiki (eztabaida)--Gorritxiki 19:32, 22 urria 2019 (CEST)
  5. Pictogram voting support.svg Alde.-Edagit (eztabaida)--Edagit 10:33, 23 urria 2019 (CEST)
  6. Pictogram voting support.svg Alde.-Josu (eztabaida) 22:07, 24 urria 2019 (CEST)
  7. Pictogram voting support.svg Alde.-Iñaki LL (eztabaida) 22:25, 25 urria 2019 (CEST)
  8. Pictogram voting support.svg Alde. Xabi22 (eztabaida) 21:00, 30 urria 2019 (CET)
  9. Pictogram voting support.svg Alde. -Lainobeltz (eztabaida) 11:44, 11 azaroa 2019 (CET)
  10. Pictogram voting support.svg Alde.-MerZab (eztabaida) 16:30, 14 azaroa 2019 (CET)