Wikipedia:Txokoa/2006ko uztaila

Wikipedia, Entziklopedia askea

2006 urteko uztailean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Zientzia artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Agian da nahikoa ez dudala bilatu, baina ez dut topatu formula matekatikoak eta fisikoak idazten irakasten duen wikipediaren orri berezirik. Nik artikulu zientifiko batzuk idatzi ditudanez, wiki-idazkera hori ezagutzen dut eta prestatu nezake. Baina ez dakit zelan sortu wikipedia orri berezi bat, ezta hori nik egin nezakeen ere. --Pello, bota 17:50, 1 Uztaila 2006 (UTC)

Ziurrenik ikusiko zenuen Wikipedia:Editatzeko laguntza#Formula matematikoak orrian gorriz dagoen lotura. Dakizunez, horrek ez dela existitzen esan nahi du. Hortik abiatu zaitezke arlo horri buruz informazioa gehitzeko. Ez dakit orri bereziarekin zer esan nahi duzun zehazki. Izatez, orri bereziak hauek dira. Wikipediaren funtzionamendurako eta lana nola egin irakasten edo informatzen duten artikuluak (goian, eztabaida, aldatu eta abarrekin batera wikipedia orria jartzen dutenak) sortzeko, izenen aurretik Wikipedia: idatzi behar duzu (ad: Wikipedia:laguntza). Ahal, noski sortu ditzakezula. Arazoa wikipedian ez da hori. Ziur askorentzat lagungarri izango dela.—Barrie (erantzunak hemen) 19:15, 1 Uztaila 2006 (UTC)
Ba lotura horretatik saiatuko naiz. Hemendik aurrera artikulu honi buruzkoa bere eztabaida orrian komentatu dezakegu. --Pello, bota 20:57, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Zerrenden kategorizazioa[aldatu iturburu kodea]

Nola kategorizatu beharko genituzke zerrendak? Badaude kategoria batzuetan; adibidez, Cadizko udalerrien zerrenda Kategoria:Cadizko udalerriaken barruan dago. Hori ongi eginda dago. Nik diodana da honetaz gain beste kategoria batzuk sortzea zerrendentzako. Gero, bilaketak egitean beste aukera bat izango genuke zerrendetatik ibiliz nahi dugun artikulua aurkitzeko. Cadizko udalerrien zerrenda adibidea hartuta, zein kategoriatan (zerrenden kategoria) sartu behar genuke?

Aukera bat Kategoria:Andaluziako probintzien zerrenda izan daiteke. Artikulu nagusitik aparte (Andaluziako probintzien zerrenda artikulua), bere probintziek dituzten udalerrien zerrenden artikuluak ere bertan egongo ziren (ad: Cadizko udalerrien zerrenda). Hau nik pentsatu dudana da.

Ingelesezkoan (eta baita gaztelaniazkoan ere), ordea, en:Category:Lists of municipalities in Spain barruan kokatzen dute. Zein eredu jarraitu beharko genukeela uste duzue? —Barrie (erantzunak hemen) 15:17, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Zerrendak sortzen nindoan heinean, azaltzen duzun azken aukera hau jarraitzekotan izan nintzen, baina azkenean geroagorako utzi nuen; nire ustez egokiena hori da. Kategoria:Espainiako udalerrien zerrendak kategoria sortuko nuen, eta bertan zerrenda guztiak sartu. Probintzien zerrendak ez nituzke sortuko, gutxi baitira, eta Andaluziako probintzien berri ematen da Andaluzia artikuluan bertan. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 15:24, 3 Uztaila 2006 (UTC)

Zein kategorietan sartu?[aldatu iturburu kodea]

Azpikategoria batzuk sortu nahi nituzke baina zalantzak ditut non sar ditzakedan. Ea zer deritzozue nire proposamenetaz:

Azpikategoriak hauek dira:

  • Ibilgailuak Neuk "mekanika" eta "ingeniaritza" kategorietan sartuko nituzke adibidez
  • Espazio-ontziak Neuk "Astronomian", "mekanika" eta "ingeniaritza" kategorientan sartuko nituzke

Beharbada, proposamen egokiagoak izanen dira, hala bada, eskertuko nizueke esatea.

Mila esker aldez aurretik. ;) Arabar

Ibilgailuen azpikategoria dela eta, badago garraiobideak izeneko kategoria. Pentsatzen dut gauza berdina direla. Espazio-ontziena berriz, badaukagu Kategoria:Aeronautika izenekoa (Kategoria:ingeniaritzaren barruan dagoena). Espazio-ontziak sailkatzeko aeronautikaz baliatu zaitezke (baita astronomiaz ere). Kategoria berriak sortzen badituzu, mesedez, ez ahaztu hizkuntzen arteko loturak jartzea. Ea zerbaitetan lagundu dizudan.—Barrie (erantzunak hemen) 11:53, 5 Uztaila 2006 (UTC)

Bibliografiak[aldatu iturburu kodea]

Euskarazko wikipedia osatzen lagundu nahi nuke, eta informatika kontuez askorik ez dakidanez edukiekin lagundu beharko nukela uste dut. Pixkanaka zenbaiit eduki garatzen hasiko naiz, baina oso bibliofiloa naizenez egile ezberdinen bibliografiak garatuz hasi naiteke. Honen inguruan zera jakin nahi nuke, bibliografiak osatzeko orduan eredurik ba ote dagoen euskal wikipedian:

  • Formato jakin bat erabili beharko genuke?
  • Liburuen izenburuak jatorrizko hizkuntzan jarri behrko lirake?

Eskerrik asko --birasuegi 09:29, 11 Uztaila 2006 (UTC)

Galdera interesgarriak dira. Lehenago ere sortu nuen izenburuei buruzko eztabaida bat eta ez nuen erantzunik jaso. Beraz, ez beste norbaiten iritzia ere jakin dezakegun. Formatoaren kontua ere ez dago zehaztuta baina zuk irizpide batzuk jartzen badituzu, besteok jarraituko ditugu, edo aldatu, edo hobetu. Ez dizut asko esan baina...—Barrie · (erantzunak hemen) 11:55, 11 Uztaila 2006 (UTC)

Latina edo euskara[aldatu iturburu kodea]

Espezie desberdinen izena zein hizkuntzatan jarri behar dugun jakin nahi nuke (Ardi edo Ovis aries). Berdin erreinuen, ordenaren eta abarren izena ere (Landareak edo Plantae). Neurri baterarte euskara mantendu genezake, baina hitz berezi ugari daude latinez direnak (Artiodactyla...). Agian, hobe hasieratik latina erabiltzea. Euskaraz sailkapenak egiteko hitzak utziko nituzke (erreinua, phyllum/filo, klasea, ordena, familia, generoa eta espeziea). Zer deritzozue? Eta azkenik, galdera bat: euskaraz zer da, phyllum edo filo?—Barrie · (erantzunak hemen) 13:42, 11 Uztaila 2006 (UTC)

CSS / Formatua[aldatu iturburu kodea]

Niri bakarrik gertatzen zait? Ez ditut web orrian formateatuta ikusten!! Bakarrik euskal Wikipedian gertatzen zait monobook.css galdu dugu??

Ahhh!! Eta hortik irakurri dut, orain wikipedia guztiek artikulu bakoitzeko rss feed bat daukatela artikuluan aldaketak egin diren ikusteko. "Feed"-ak artikuluen Historia orrietan agertzen dira, ezkerreko menuan!! Unaiaia (¿iritzirik?) 09:26, 14 Uztaila 2006 (UTC)

Datak elkartrukatzeko botik ba al da?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi dut askotan data batean badugula informazio bat baina gero gertakari horren urtean ez dela agertzen (eta alderantziz). Askotan zaila da arazo honetaz konturatzea ez baduzu eskuz urtea eta data konprobatzen. Egindakoak egin dira, eta agian etorkizunean datak sartzen badira urtean ere informazioa sartzea ondo legoke. Hala ere, agian, bada boten bat data bateko informazioa hartu eta urteetan sailkatzen duena... edo agian ez, norbaitek ba al daki? -Theklan 19:13, 24 Uztaila 2006 (UTC)

Aupa Theklan! Bot bezala gehienok erabiltzen dugun sistema eta aukera gehien eskaintzen dituena pywikipedia delakoa da. Honek ez du zuk esaten duzuna bezalako gauzak zuzenean egiteko aukera ematen. Posible, bada, baina eskaintzen dituen aukerak nahiko mugatuak dira (interwikiak, testu aldaketak, kategoria mugimenduak...) eta horrelako lan konkretu bat egiten duen bot-a norberak programatu behar du. Eta egia esan badaukat interesa bot-aren kontua hobeto aztertu eta nireak programatzeko, poliki-poliki joango naiz hori ere begiratzen. Kontuan izango dut komentatzen duzuna. Izan ongi, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 19:23, 24 Uztaila 2006 (UTC)

Kategoriak ez daude zuzen. Zer egin?[aldatu iturburu kodea]

Eup! Zientziaren ataleko kategorien artean energia gaia jorratu gura dut baina...zera agertzen da : energia edo indarra. Kontua da energia eta indarra kontzeptu zientifiko ezberdinak direla eta bereizturik agertu beharko luketela. Kasu hauetan, zer egiten da?

--Txomin[1] 21:59, 25 Uztaila 2006 (UTC)

Merkatal zentroak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, azkenaldian sortzen ari diren artikulu horiek direla-eta, batzuetan merkatal zentroa jartzen du, eta beste batzuetan merkatal guneak; badirudi horren inguruan eztabaida dagoela, eta nik ere nire iritzia eman nahiko nuke. Merkatal terminoa ez da hiztegietan existitzen, eta Euskaltzaindian ere ez da azaltzen. Hitz zuzenak merkataritza gunea edo zentro komertziala direla esango nuke (gune edo zentro artean, nire ustez biak dira egokiak). Nik merkataritza guneren alde egingo nuke, zer diozue? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:34, 27 Uztaila 2006 (UTC)

Nik merkataritza-gune jarriko nuke, gidoiarekin, aurkitu ditudan itzulpenetan halaxe agertzen baita.--Eliana 10:43, 27 Uztaila 2006 (UTC)
Ba TxiKik idatzi baino lehen aldatu ditut orain arte egindakoak... Ni Gipuzkoarra izanda, gehienetan trafiko-seinaleetan merkatal gunea erabiltzen da. Merkatal zentroa ere, baina hau nahiko erderakada iruditzen zait... Googlen bilatzean, merkataritza gune askoz gehiago daude merkatal gune baino... Agian hobe merkataritza gune merkatal gune baino. :S Kabri, (erantzunak hemen) 10:47, 27 Uztaila 2006 (UTC)
Arrazoi osoa duzu, bai. Karteletan merkatal zentroa edo merkatal gunea jartzen du askotan; baina teknologi parkea ere leku askotan ikus daiteke, eta teknologiak a itsatsia dauka... beno, badabil bot-a merkataritza-gune aldaketak egiten ;-) –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:57, 27 Uztaila 2006 (UTC)