Lankide eztabaida:Pello

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Erabiltzaile orria[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Peio! Irakurri dut zure erabiltzaile orria eta uste dut gauza batzuk niretik hartu dituzula... edo bestela gustu berdinak ditugu! jejeej! bi aldiz errepikatu dituzu gauz batzuk... agian ezabatu hori, ba?——Theklan 16:12, 20 Maiatza 2006 (UTC)

Baraktu! uste dut gaizki azaldu naizela. Nahi duzuna kopiatu.. hori niri bost! Esaten dizudana da gauza batzuk bi aldiz jarri dituzula... eta kontraesanak sortzen dituzu modu horretan (ez da argi geratzen zein den zure azkeneko liburua bi jarri badituzu...) Nahi baduzu, ondo jarriko dizut nik... soberan dagoena ezabatzu.—Theklan 16:17, 20 Maiatza 2006 (UTC)
Uste dut konpondu dizudala! Ondo segi!
Konponketa batzuk egin dizkizut zure orrian. Koloreak aldatzeko modua #CCCCCC eta horrelakoak jartzen duen lekua aldatzea da. Sistema hexadezimala da, RGB kolorekoak. Beraz #FF0000k esan nahi du Gorria 256 eta berdea eta urdina 0. Jartzen baduzu #00FF00 orduan dena berdea... eta horrela. Bilatu hortik koloreak (hemem irakurri ditzakezu kodeak. Agur eta ondo segi!—Theklan 19:58, 20 Maiatza 2006 (UTC)

Aldaketa txikiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo berriro! Ikusi dut aldaketa txikiak egiten zaudela Sopelako artikuluan. Ez dakit ikusi duzun baina "Aurrebista erakutsi" botoia duzu aldaketak konprobatu nahi badituzu. —Theklan 19:59, 20 Maiatza 2006 (UTC)

Lasai, nahi duzunean galdetu! —Theklan 15:27, 22 Maiatza 2006 (UTC)

Albisteak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi nuen nik ere aldatu dela eta orain Greziera baino gehiago ditugula. Datuak hemendik atera ahal dituzu: [1]. Bestea aldatzeko ez dago aukerarik. Uste dut softwarean arazo bat dagoela baina wikipedia askotan gertatzen dela, beraz lasai! Albisteak nahi baduzu aldatu, nahiko erraza da, baina konturatu agian jartzen duen datua eman dizudan orrian ez dagoela berritua. Hobe duzu gainean klikatzea datu zehatza ikusteko. Ondo izan! -Theklan 10:43, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello. Ikusi dut txantiloiak sortzen ari zarela. Baina hauetako batzuk alferrikakoak iruditzen zaizkit. Esate baterako, Sinadura Pello txantiloia ez daukazu zertan egin beharrik, ~~~~ kodeak zure sinadura txertatzen du autamotikoki, orain orduarekin. Bestalde, txantiloiak orokorrean behin baino gehiagotan erabili behar direnean sortzen dira, lan errepikakor hori eta etorkizunean egin daitezkeen aldaketak errazteko. Zein musika entzuten ari zaren, zein liburu irakurtzen, eta guzti horiek zuk bakarrik erabiliko dituzun txantiloiak direla iruditzen zait, beraz nik uste dut logikoagoa litzatekeela zuzenean zure lankide orrian kodea sartzea, eta ez txantiloia, ez duzu uste? --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 16:50, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Lasai, batez ere nire iritzia azaltzearren zen. Lankide orrian jarri dituzun txantiloiak, liburu eta diskoarena adibidez, utzi egingo ditugu, zuk esan bezala beste norbait horietaz profita liteke-eta. Zure sinadurarena baino ez dut ezabatuko, izan ere horretarako badago ~~~~. Dena dela, lasai, guztiok hasi gara ezer jakin gabe ikasten. Animo, zure laguntza eskertuko dugu eta ;) --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:20, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Artikuluetako «-a»[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello, nik hasieran zuk esaten duzun bezala ere egiten nuen, eta hala egin beharko litzatekeela ikusten nuen, baina honen inguruan badago metodologia bat definituta: izen propioak eta letra larriz idazten diren izenburuek ez dute amaierako -a artikulua galtzen, eta gainontzekoek bai. Beraz, honen arabera artikuluaren izena Ohmen lege edo Ohmen Legea izan behar duen erabaki beharko litzateke, Ohmen legea ez bailitzateke egokia izango. Era hau ez bazaizu egokia iruditzen aldaketa ere proposatu zenezake, baina kontuan izan askotan ez dela erraza muga jartzea, zeintzuk bai eta zeintzuk ez. --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 09:57, 11 Ekaina 2006 (UTC)

answered[aldatu iturburu kodea]

See my page. --Yurik 20:04, 15 Ekaina 2006 (UTC)

Uribe Kostako udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello! Sopelarra izanda eta Uribe Kostako kontuetan zabiltzanez, ez dituzu zure eskualdeko udalerrien artikuluak apur bat osatu gura? Batez ere, eskumako taula eta bertako datuak sartuz... Nik ia Gipuzkoa osoa egin nuen, baina ez naiz orain Bizkaiakin hasiko :p Animatu!--josugoni (hemen idatzi) 21:26, 18 Ekaina 2006 (UTC)

Irudiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello, irudiak igotzen ari zarela-eta idazten dizut. Euskarazko Wikipedian irudi gutxi dauzkagu igota, izan ere hauentzako eskaintzen zaigun lekua ez da oso handia, edo hori da nik orain arte ulertu izan dudana behintzat. Horregatik, orokorrean commonsen igotzen ditugu irudiak; bertan igotzen diren irudiak wikipedia guztietatik eskuratu daitezke. Hemendik aurrera ahal duzun heinean irudiak bertan igotzea komenigarria litzateke. Ondoren, irudiak txertatzeko modua berdina da, [[Irudi:...|...]]. Edozein zalantza izanez gero, idatzidazu lasai. Mila esker --TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 11:45, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Hondartza[aldatu iturburu kodea]

{{{bai ala ez}}} bakarrik jarrita, gero artikuluetan txertatzean txantiloia ezingo da zehaztu atal bakoitza. Adibidez, hondartzan urpekaritza posible bada baina ez badauka beste kirolik, ezin izango duzu hori zehaztu. Ez zait erraza egiten azaltzea; beraz, aldaketa batzuk egingo ditut eta ea zer deritzozun. Ongi?—Barrie 15:25, 20 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Epa. Harea mota baino, ez da hobea Hondar mota? Hala ere, lan polita :) Lankide:Josugoni

Aritu naiz lanean. Ea zer deritzozun honi: Txantiloi:Hondartza laburpen. Egin dudan aldaketarik garrantzitsuena izenburua aldatzea izan da eta hau zehaztasuna dela eta egin dut, badaude mota horretako txantiloi gehiago (Kategoria:Laburpen txantiloiak). Zuk esandako copiar-pegar hori beste modu batera egiteko prestatu dut txantiloia. Begirada bat eman eta gero konturatuko zara. Azken finean, kopiatzeko zenez, hobe txantiloien propietateez baliatu eta lana erraztea. Horrenbeste letra eta zenbakiren artean nahastea bakarrik lortzen baita. Adibide bezala, Zarauzko hondartza artikulua duzu, momentuz txantiloia daraman bakarra.

Honetaz gain, aholku bat eman nahi nizuke. Sinatzean, uste dut Pello eta data bakarrik jartzen dizkizula. Zure eztabaidara daraman lotura bat jartzea nahi baduzu, eta sinatzen duzun bakoitzeko idazten ibili beharrean, ondorengoa esango dizut. Zure hobespenetan, Zure gaitzizena (sinatzeko) jartzen duen taulatxoan, hau idatzi: [[Lankide:Pello|Pello]] [[Lankide eztabaida:Pello|(bota)]]. Taula txikiegi geratzen da, baina ez du axola. Gero, Lotura automatikorik gabeko sinadura aktibatu eta hobespenak gorde. Hobeto, ez? Zerbait nahi baduzu esan lasai asko.—Barrie (erantzunak hemen) 15:42, 21 Ekaina 2006 (UTC)

Bandalismoa[aldatu iturburu kodea]

Batzutan IP helbide konkretu baten ekarpenak bilatuz, erabiltzailea zein den jakin ahal izaten da, bai. Baina erabiltzaile honek oso ekarpen gutxi ditu eta ezer gutxi jakin dezakegu. Badirudi Avileskoa dela... –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 17:02, 22 Ekaina 2006 (UTC)

CNT[aldatu iturburu kodea]

El CNT a secas del Congreso de Valencia es un nombre menor y sin mucha trascendencia, La CNT Congreso de Valencia es hoy la CGT.

Creo que CNT como siglas es suficiente para el artículo de la CNT-AIT, lo que puedes hacer es una página de desambiguación si te parece que es bastante necesario mencionar un nombre sin ya mucha transcendecia de un sindicato que tiene otro nombre con el que es mucho más reconocido (CGT).

Además recuerda que en Francia hay dos CNT, la CNT-AIT y la CNT-Vignoles; además hay una CNT en Uruguay aunque está si no tiene nada que ver con el anarcosindicalismo.

Toma el modelo de las páginas de desambiguación, y a las CNT luego hazles los artículos con los nombres completos en el idioma de las organizaciones o como tu veas conveniente a la wiki es euskera.

Saludos cordiales, esperando no haberte confundido más.

--200.63.200.208 21:36, 30 Ekaina 2006 (UTC)

Dudas comuneras[aldatu iturburu kodea]

Hola Pello, soy Anna de Commons, te contesto aquí por si no pasas por allí con frecuencia. Las imágenes sin origen ni licencia no se admiten, por tanto si en la página de donde las sacas no hay información sobre el copyright se considera, implícitamente, que lo tiene y no sirven para Commons. Únicamente puedes licenciar como {{GFDL-self}} las fotografías tomadas por ti o dibujos, esquemas, etc, que hayas realizado tú mismo, indicando claramente tu autoría. Un saludo. Anna 217.126.190.97 23:28, 10 Uztaila 2006 (UTC)

Bozketak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello. Bozketa bat egiteko Wikipedia:Bozketak/Bozketaren izenburua itxurako orrialdea sortu behar duzu lehenik eta behin. Bertan sortu behar duzu bozketa berria, eta bozketari eman beharreko itxura beste edozein bozketatatik kopiatu dezakezu (adib. Wikipedia:Bozketak/Aldaketa berrietarako proposamena). Lehenik eta behin azalpenak eta data zehaztu, eta ondoren Ados, Aurka eta Iruzkinak atalak sortu, bertan ikus dezakezun bezala. Azkenik, zuk esandako Wikipedia:Bozketak orrialdean, Bozketa irekiak atalean sortu berri duzun bozketa horretarako lotura bat gehitu, eta aldaketa berrien orrialdean bistaratzen den Txantiloi:Bozketa irekiak txantiloian beste horrenbeste. Ea ongi azaldu dudan... bestela galdetu lasai! Ongi izan, –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 12:48, 12 Uztaila 2006 (UTC)

bot maltzurraren sorrera[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Irakurri dut zure botaren ideia... lortzen duzunean esan ze nik aspaldi horrelako botekin erlazio botsexualak izateko gai den beste bot bat asmatu nuen eta agian interesaturik daude elkarezagutzen... kar kar kar!! -Theklan 16:49, 12 Uztaila 2006 (UTC)

umorea ere hondartza txantiloian[aldatu iturburu kodea]

Ikusi dut zuk sorturiko hondartza txantiloia eta zure orrian ikusita farregarria da non esaten duen zure zabalera, luzera eta ikuspegia nolakoa den... sin mas, irakurri eta barrea eragin dit. -Theklan 16:54, 12 Uztaila 2006 (UTC)

Pues sí, no sé hablar vasco[aldatu iturburu kodea]

Pello, yo no desprecio ni a esta Wikipedia ni a los euskaldunes (o como se diga), y tengo un gran respeto a todos los nacionalistas e independentistas (no-etarras, por supuesto) puesto que la sangre que corre por mis venas es nacionalista vasca, aunque yo no apoye en lo más mínimo a ese movimiento. Pues bien, dicho esto, me parece que debemos dejar nuestra ideología política aparte para hacer una enciclopedia en euskera que sea fiel a la realidad. Los países catalanes no existen; esa es la realidad. Nadie los reconoce, ni los oficializa. Es solo una idea de un sector de la población catalano-parlante (catalanes, valencianos, baleares,...), que me parece correcto plasmar en esta Wikipedia, pero no más. Esa plantilla de enlaces sobre los países catalanes me parece fuera de lugar. Sobre el concepto de "Euskal Herria" no me meto, porque sois capaces de echarme de aquí a patadas, pero pienso más de lo mismo al respecto.

En relación a las ciudades de Ceuta y Melilla (y los otros territorios franceses y portugueses que se mencionan) me parece casi un insulto que se les ponga la plantilla de los países de África. Como españoles que somos, sabemos que no son ningunas colonias o cualquier otro gobierno subordinado a España, sino que son parte de España. ¿Ponemos en el artículo de Asturias (por ejemplo) la plantilla de Europa? Eso sería totalmente absurdo. Satesclop 14:37, 20 Uztaila 2006 (UTC)

"Espaniaren"[aldatu iturburu kodea]

Pello, ¿podrías decirme cómo se dice en euskera "en España"? Creo que es "Espaniaren", pero solo lo supongo. El usuario Kabri se ha tomado la molestia en poner en los artículo sobre los municipios vascos y navarros de la Wikipedia en Español los nombres en eukara, y yo quizá los ponga aquí en castellano, señalando que dichos municipios están en España, que casualmente han omitido. Te lo pido por favor, tradúceme eso que te he dicho. Muchas gracias, agur.Satesclop 17:46, 26 Uztaila 2006 (UTC)

Wikipedia:Formulak[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pello. Wikipedia:Formulak orrian {{wikipedia tutorial}} txantiloia jarri duzulako idazten ari natzaizu. Hasiera batean, nik ere taulak nola sortu azaltzen zuen orria sartu nuen tutorialaren barruan. Gero, ordea, pentsatu nuen agian gehiegi izango zela wikilari berrientzat eta nahikoa izango zutela oinarri-oinarrizko informazioarekin. Tutorialeko azken orri bezala Wikipedia:Editatzeko laguntza utzi nuen eta horrela bertatik habiatu daiteke edonor, sakontzea bada bere helburua. Zer diozu? —Barrie · (erantzunak hemen) 15:58, 11 Abuztua 2006 (UTC)

Ongi, ongi. Egin beharrekoa hau ere.—Barrie · (erantzunak hemen) 10:42, 13 Abuztua 2006 (UTC)

Pi (zenbakia)[aldatu iturburu kodea]

Gauon Pello. Badakit zer esan nahi duzun eta TXiKik orain dela gutxi (4 egun edo) sortu du Txantiloi:Argitzeko izenekoa. Eman begirada bat ea nolabait aldatzea nahi duzun baina uste dut ongi dagoela.—Barrie · (erantzunak hemen) 21:00, 22 Abuztua 2006 (UTC)

Fisika Wikiproiektua[aldatu iturburu kodea]

Milesker laguntzeagatik! batez ere ni fisika asko gustoko dudalako, baina gehiegirik ere ez dakidalako! Usogorri; (postontzia) 13:03, 29 Iraila 2006 (UTC)

Irudi:Atxabiribil.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pello. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Atxabiribil.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:04, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Barinatxe.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pello. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Barinatxe.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:12, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Barinatxe lasterketa.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pello. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Barinatxe lasterketa.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:13, 2 Urria 2006 (UTC)

Irudi:E=mc2.jpg[aldatu iturburu kodea]

Arrastion Pello. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke E=mc2.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 16:28, 2 Urria 2006 (UTC)

Fisika Wikiproiektua - Idazkera[aldatu iturburu kodea]

Zure proposamena, eztabaidan zeozer erabakitzeko eta gero botaketa bate egiteko: fenomeno. Ni idazkerarekin ere dudak ditut; tesia egin nuenean tutoreak formulak letra beltzez eta testuan zehar ikur guztiak letra etzanaz jartzeko esan zidan. Printzipioz hori da nik jarraitu dudana, baina askotan ordenagailuak ez du nik nahi dudana egiten!

formulentzat

m edozein ikur testuan dagoenean

[m/s] unitateentzat

eta bektoreak, kursiban eta fletxatxoa gainean,

Zu ze uste duzu, wikiproiektu kamarada? Usogorri; (postontzia) 17:11, 2 Urria 2006 (UTC)

Wikipedia:Proiektua:Fisika/araudi proposamena orria sortu eta bertan taulatxo bat egin dut, nolabait. XXXXak eta KKKak dauden lekuan testu normala idatzi dezakegu. Ez dakit hau den buruan zeneukana, baina begiratu eta esaidazu. Wikipedian hobeagoa den norbaiti esango diot ea nola egin dezaket lehen zutabeko letra beltzez ez agertzeko, baina lehenengo ea zuk nahi duzuna den. Ah! eta de paso, mesedez utzidazu zure erantzunak nere eztabaidan, horrela azkarrago ikusiko ditut, bale? (momentuz wikiproiektuan inor ez dagoenez...) Usogorri; (postontzia) 08:27, 3 Urria 2006 (UTC)
Egunon Pello, ze moduz gabiltza? ikusi ditut zuk egindako aldaketak, eta taularen izenburua ezabatuko det. Hala ere, testuan zehar sinboloak letra etzanaz eta ez beltzez agertu beharko litzatekeela uste dut. Baina beste guztian, deakuerdisimo. Usogorri; (postontzia) 07:41, 4 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Lana.png[aldatu iturburu kodea]

Gauon Pello. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Lana.png irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 18:59, 2 Urria 2006 (UTC)

Bai, badakit irudiaren iturria azaldu zenuela eta lotura ere jarraitu nuen zuen lizentzia ikusteko, baina estonierazko orrian ere ez dute horrelako daturik zehaztu. Beraz, pena bat den arren, lizentzia gabea multzoan sartu dut eta ez bada ezer egiten ezabatu egin beharko litzateke, arazoak kentzeko eta hori dena. —Barrie(postontzia) 20:04, 3 Urria 2006 (UTC)

Wikiproiektuak eta atariak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello! Ba berez bien artean dagoen ezberdintasuna jasoko duen edukian datza. Atari batek dagoen edukia jasotzen du modu ordenatu eta txukun batean. Bere baitan egin beharrekoak ere jaso ahal ditu. Baina hilabeteko argazkia, artikulua, gai nagusiak, etab. ditu. Hau da, Azala bezala baina gai bati lotuta.

Wikiproiektu batean, ordea, zer gauza egin behar diren zehazten da gai baten inguruan.

Adibide moduan, ingelesezko wikipedian dagoen Biologia ataria eta beraren barnean Artropodoak ondo ordezkatuak egoteko dagoen Artropodoen wikiproiektua. Agian orrialde honetan argiago geratzen zaizu: [2].

Ondo izan! -Theklan; (zer?) 19:10, 5 Urria 2006 (UTC)

Irudi:Igeltsera.jpg[aldatu iturburu kodea]

Gauon Pello. Maiatzean igo zenuen Igeltsera.jpg irudiaren inguruan idazten dizut. Deskribapen orrian azaltzen duzun bezala askea bada commons-era igotzea gomendatzen dizut. Momentuz ez diot ezer jarri, ez ezabatzeko eta ez domeinu publikoko txantiloia ere, azken batean commons-era igo beharko delako. Zuk nik baino hobeto beteko duzulakoan deskribapen orria, nahiago dut zuk egitea. Eskerrik asko. —Barrie(postontzia) 20:27, 9 Urria 2006 (UTC)


Galdera bat[aldatu iturburu kodea]

Pello, kuriositate modura otu zait galdera hau egitea: zelan egiten da redirect bat artikulu batera? Hots, "erradian"-etik "radian"-era dagoen moduko txisme bat? --Janfri; idatzi lasai 20:54, 10 Urtarrila 2007 (UTC)

Izarra Wikiproiektuaren itxura iraultzaile barrie diseinatzeagatik, eindako artikulu barri eta osaketekaz Wikipedian fisikak leku duin bat izan dagian lagundu dozulako eta Fisika Wikiproiektua euskarazko wikipedian erreferente bihurtuten pausu haundiek emon dozuzelako, zuretako, izar hau. Janfri; idatzi lasai 14:59, 7 Otsaila 2007 (UTC)


Gazte Bat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello, me parecería apropiado destacar la paradoja de la placa conmemorativa de angus young en el artículo de Sopelana, antes de cambiar nada me gustariá encontrar un consenso. saludos.--85.85.8.92 22:08, 20 Abuztua 2007 (UTC)

Bizirik berriro?[aldatu iturburu kodea]

Pozten naz berriro zu hor jo ta su ikustea lanean pello!! Aspaldiko XDDD--Janfri; idatzi lasai 10:16, 12 Iraila 2007 (UTC)

Plaza Beltza[aldatu iturburu kodea]

Plaza Beltzaren artikulua noizko?--Janfri; idatzi lasai 22:17, 7 Azaroa 2007 (UTC)

Barinatxe[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Pello. Te dejé un mensaje en la wiki en castellano y me permito avisarte acá por las dudas que no revises tu otra cuenta. Saludos! Fernando 18:48, 27 Urtarrila 2009 (UTC)