Wikipedia eztabaida:Bozketak/Euskal izen-abizenen idazkera

    Wikipedia, Entziklopedia askea

    Botoak[aldatu iturburu kodea]

    Ados edo aurka izan behar du, biak ezin dira izan. Eta berzuzenketa bat egiterakoan (redirect) zein izango da artikulua? Euskarazko grafiarena ala erdarazkoa? Argudio honekin bozkatu.

    Aupa: Hemen berria naiz baina abizenen kontuari buruz nire iritzia eman nahi nuke. Euskal abizenak euskal grafiarekin idaztearen alde nago. Kasu guztietan. Hauek dira nire arrazoiak: 1) Barne koherentzia: Agirre izena idatzi E.H.n jaio delako eta bere seme edo lehengusuari, Perun sortu edo bizi delako Aguirre idatzi? 2) Euskal koherentzia: Politikoki ezberdin pentsatzen dutelako Etcheverry edo echeverri idatzi? 3) And last but not least: Euskal grafiari koherentzia eman: Beste hizkuntzetako Wikipedietan Elcano idaztea, nire ustez, euskaraz Elkano beharko luke izan. Besteek Ché Guevara, guk Che Gebara (edo Txe) eta horrela kasu guzti-guztietan. Beno, hori da nire iritzia behintzat.

    --80.33.109.204 10:59, 1 Apirila 2006 (UTC)2006-03-31 Etorkizuna.
    

    Aurka ateratzen bada, erabaki beharrekoak[aldatu iturburu kodea]

    Aurka ateratzen bada, hainbat gai erabaki beharko dira gero:

    • Nahiz eta forma jakin batera ohituta egon, historiako pertsonaien jatorrizko abizenera itzuli ala ez (ad: Leizarraga > Leiçarraga, Okendo jenerala > Oquendo, Agirre lehendakaria > Aguirre, etab.)
    • Zein den "jatorrizko" izena: bakoitzak idazten zuen moduan ala besteek hari buruz idatzitako modua (askok ez baitzekiten idazten, eta haiei buruz idaztean gazteleraz edo frantsesez bakarrik idazten zen garai batean, ad: Juan Sebastian El Cano / Elcano / Del Cano)
    • Euskal Grafia erabaki eta ondorengo euskal izan-abizenak (ad: Jose Francisco Aizkibel-ek 1850 inguru c eta q letrak, oraingo z eta k erabiltzeko proposatu zuenean, berak liburua Aizkibel sinatzen du baina bestele Aizquibel)
    • Oraingo gizon-emakumeak, haiek idazten duten erara, normalean (baina ez beti) ideologia politikoari lotua (ad: PSEko Jesus Eguiguren eta Ana Urchueguía, PPko Antonio Damborenea Basterrechea eta Iñaki Oyarzabal)
    • Euskal Abizena eduki baina Euskal Herrikoa ez izan, diasporako eta euskaldunen oinordekoak (ad: Esperanza Aguirre, Bryce Echenique, etab)

    Hau dena erabaki beharko da. --josugoni (hemen idatzi) 20:19, 27 Martxoa 2006 (UTC)


    Vozik gabekoaren mintzoa[aldatu iturburu kodea]

    Izen berri honekin 100 ekharpenetara heldu ez eta, hementxe hustu beharko ditut barrenak ;-). Lehenbizirik, alderdi batekoa edo bertzekoa izan, egiarekikoa dugu geure lehen eginbidea. Fitsik ere ez dut nik izenak ethorkizko bere egitearekin emaitearen kontra (izan ere, ethorkizale porrokatua naiz); baina, hala egitera, ongi egin beharko, eta ezin gezurrik erran dezakegu. Zereko zeraren zera baino zerago izan behar du Euskaldunak, euskarazko deithura guztiz uler-erraxa (etxe + *gapare 'kapare') erdarazko graphiaz emaiteko; baina, horretan dematuko baldin bagara, ez dugu Etchepare Frantseskara izkiribatzeko arrazoinik, poetak berak ECHEPARE (eta, behin bederen, echapare) egiten baitzuen bere deithura (cf. http://www.vc.ehu.es/gordailua/). Ohart, othoi, Etxepare zaharra (XX mendeko mediku deithurakidea ez bezala), NAFARRA zela, ez nehondik ere Frantsesa. Behin baizik ez darabila tch graphia egungo tx horren adi erazteko; gainerako guztietan, ch ageri zaiku. Beraz, nori berea, eta Etxepare nahi ez baduzue, Echepare beharko. Bertzalde, zinez harritzen nau (eta harritzekoa da, baiki, oraino ere honelakoek ni harritzea) nola batzuk, Euskararentzat nahi dutena ("hark hala izkiribatzen bazuen, guk ere halaxe egin beharko", hori lotsa eta begiramena, ene!) erdarentzat nahi ez duten. Etxeparek Echepare izkiribatzen zuen, bai; eta Leiçarraga Leizarragak, eta Chaho Xahok; eta... Cicero, Horatius, Homeros, Iulius Caesar, Thomas More, Martin Luther,... Zertan ari gara? Ezagukarri kommun bakharra ikhusten dut nik batetik Echepare, Elcano, Leiçarraga, eta bertzetik Horazio, Zesar, Tomas Moro, Lutero izkiribatu nahi izateorretan: horietan guztietan Espainolaren hildotixek ari direla. Hala baita, gogoari eragin othe deraukazue, zergatik Espainoldunek Nebrija izkiribatzen duten? Nik dakidala, Lebrixa izkiribatzen zuen hark berak; eta, othoi, uste othe duzue aspaldiko mendeotan nehork Isabel, Fernando, Alfonso izkiribatzen zuela? Edo Shakespeare? edo... Seriostasun aphur bat, lankideok. :-) Teddy, 2006-3-31

    Beste eztabaidak irakurriko bazenu ikusiko zenuke bai euskararentzat bai erdararentzat gauza bera eskatzen dudala. Orain Teddy deitzen zara, Theo? --ziberpunk 09:24, 1 Apirila 2006 (UTC)
    Gainerakoak ere irakurririk nago, eta horrexegatik ez natzaio nehori lothu ("zueka" aritu izan naiz bethi). Egia da, halarik ere, hire eta ene nahi bereziak gora-behera, euskal wiki honetan (eta, oro har, Euskarazko textuetan) Virgilioak, Horazioak, Zesarrak, Luteroak eta abarrak nabusi direla, ez da? Etsiturik nago ni, eta usterik ez esperantzarik batere ez dut, nehoiz neure herri- eta hizkuntzakideak -geure hizkuntzaren jabe eta ontzaile- Horatius, Homeros, Luther, edo Muhammad erabiltzen ikhusiko ditudan. Baina hain argi eta garden irudi zait, hain berezko eta eginbidezko ikhusten dut, hain arront eta arbuiagarri begitantzen zait XXI mendean nehoren meneko kultura-kolonia izatea (eta, noren eta Espainol hizkuntza-bakharren kolonia izan nahi, to!)... Pxxx. Politikan bezalaxe, nork bere merexia izaten du kommunzki, eta populu bakhoitzak bere neurriko kultura eraikitzen... Eta bai, Teddy wikikide-izen berriaz ari naiz, izana bethikoa izanagatik :-) 2006-4-11


    Erabakia berriz aztertzerik bai?[aldatu iturburu kodea]

    Uste dut gai honetan informazio gutxiegi izanda bozkatu zela. Pisu handiko hiru arrazoi ikusten ditut kontra: lana erraztea, euskararen batasunaren alde egitea eta erabiltzaileei laguntzea.

    1.- Beharrezkoa izango da aipatzen den euskal herritar bakoitzari buruzko ikerlana egitea, «jatorrizko» izena zein zen jakiteko. Gainera, koherenteak izango bagara, Teddyk adierazi bezala, Cicero, Iulius Caesar... idatzi beharko dugu. Horrek ikerketa lan itzela eskatuko du, euskarazko testuetan ez baitira abizenak horrela erabiltzen.

    2.- Euskarazko ia testu guzti-guztietan kontrako irizpidea erabiltzen dute gaur egun. Euskaltzaindiaren kontra, UZEIren kontra, Elhuyarren kontra, EIMAren kontra... Euskarazko testugintzan diharduten erakunde nagusi guztien kontra egingo du Wikipediak, erabakia bere horretan mantentzen bada.

    3.- Bigarren arrazoi horren ondorioz, erabiltzaileari arrotza egingo zaio Wikipediak gai horretan egingo duen erabilera.

    Beraz, gai hau berriz aztertu beharra dagoela uste dut.

    Ondo izan,

    Xabier (2006-06-16)