Wikipedia eztabaida:Bozketak/Fair Use
Beno, enekien zer zen Fair Usearen kontu hau, eta honi buruz irakurri ondoren argiago geratu zaidan arren zalantza batzuk sortu zaizkit. Irakurri dudanez Fair Use delakoaren kontzeptua Estatu Batuetako kontua da. Beraz hemen existitzen al da horrelakorik? Berez ba al dago copirightdun irudiak erabiltzerik? Edo edozein kasutan legez kanpokoa da? Bestalde, erabakiko balitz Fair Use delako ez onartzea, logikoena euskarazko wikipedian erabiltzen diren irudi guztiak commonsekoak izatea litzateke, ala? Gauza batzuk hemen ta besteak han izan gabe.--Logaritmo «» (eztabaida) 20:15, 8 Abendua 2007 (UTC)
- Wikipediako zerbitzariak Estatu Batuetan daude eta beraz, bertako legedia aplikatzen da. Hori bai, gero ezingo litzateke esaterako bertako irudi bat Fair Usearekin erabili esaterako, Euskal Herriko aldizkari batean. Eta bai, ez onartzekotan libreak diren irudi guztiak Commons-era joango lirateke, besteak ezabatuak eta euskarazko wikipediara irudiak igotzeko aukera kendua izango litzateke, commons-eko igoera-orrialdera berbideratuz. Lagundu dizudala espero dut. Ondo izan.--Janfri; bai esan? 20:23, 8 Abendua 2007 (UTC)
- Beraz, Estatu Batuetako legedia aplikatzen bada zerbitzariak bertan daudelako, hortan, euskal wikipedia cd baten banatuko balitz ezingo lirateke copyrightdun irudiak bertan sartu ezta? Hau da, online bertsio baterako bakarrik baliko luke?—Logaritmo «» (eztabaida) 21:02, 8 Abendua 2007 (UTC)
Hasi eztabaida bat Wikipedia:Bozketak/Fair Use artikuluari buruz.
Eztabaida orrialde hau erabili dezakezu beste wikilariekin Wikipedia:Bozketak/Fair Use nola hobetu eztabaidatzeko. Ikasi gehiago orrialde hauek erabileraren inguruan.