Wikiproiektu:Donostiapedia Liburua/Proiektu osoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikipedia
Wikimedia Commons
Wikiturriak
Wikidata
Bake Itunak Wikimaratoian 2016ko uztailaren 9an Zuloaga plazan

Donostiapedia: XXI. mendeko auzolan digitala[aldatu iturburu kodea]

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak eta Wikipediaren hamabosgarren urteurrenak bat egiten dutela aitzakia hartuta, Wikipedia-hiri bihurtuko dugu Donostia. Nola? Bada hiriko eragileekin lankidetzan, hiriaren historia eta kulturari buruzko artikuluak argitaratu eta edonorentzako eskuragarri jarriz. Hiriko leku esanguratsuetan kokatutako QR kodeek mundu fisiko eta digitalaren arteko lotura sortuko dute, erabiltzaileari artikuluak bere hizkuntzan erakutsiz.

Wikipediako ezagutza eta hiritar eta bisitarien esperientzia uztartu nahi ditu ekimenak. Donostiari buruzko ezagutza bildu, eta gure hizkuntzetan ez ezik, ahalik eta hizkuntza gehienetara zabaldu. Horrekin batera euskal Wikipedia indartzea eta hiriari buruzko informazioa handitu, zabaldu eta modu errazean eskuragarri jartzea ere lortu nahi du proiektuak.

Arnas luzeko proiektua da dudarik gabe, kultur hiriburutzaren baitan hasera eman eta aurrera begira bere ibilbidea egingo duena. Abiapuntu gisa, ekimen konkretu sorta definitu dugu eta guztietan hiria bera eta hiritarrak izango dira protagonista, Donostiari buruzko ezagutza sortuz eta zabalduz.


Helburuak:[aldatu iturburu kodea]

  • Hiriariarekin lotura duten artikuluak sortzea eta hobetzea.
  • Hiriaren historia eta kultura zabaldu, eta horretarako, informazio iturrietara jotzea informazioa askatzeko Wiki-GLAM moduko jardueren bidez.
  • Wikipedia, ezagutza unibertsala helburu duen entziklopedia kolaboratibo eta askea, donostiarren artea gizarteratzea.
  • Ezagutza eraikuntza soziala bultzatzea hiritarren parte hartzearen bitartez. Horretarako ezagutza berezitua edo zientifikoa eta eguneroko ezagutzaren arteko uztarketa bilatuko da.
  • Euskarazko sorkuntza digitala hobetzea eta sustatzea.
  • Wikipediaren bitartez, DSS2016ren helburu nagusiekin bat egiten duten artikuluak erraztea.
  • Ezagutza askearen inguruko lan egiteko modu berriak txertatzea erakunde eta elkarteen artean etorkizunean jarduera hauek sustapen berezirik gabe sostengarriak izan daitezen.


Aipatutako helburuak betetzeko, ekimen konkretu sorta definitu dugu. Hauetako bakoitza proiektu beregain gisa kontsideratu daiteke, baina oso garrantzitsua da guztien arteko koordinazio eta elkarlan egokia, Donostia Wikipedia hiri bihurtuko badugu 2016an.


Donostiako liburua[aldatu iturburu kodea]

Donostiari buruzko liburu kolektiboa. Norbanako eta elkarteek Wikipedian egindako ekarpenekin osatutako liburua argitaratuko dugu 2016 amaieran (data zehazteke, abendu aldera): arkitektura, historia, literatura, pertsonaia ezagunak... gai-zerrenda orokor batetik abiatuta, aditu-talde baten laguntzaz, hiriari, kulturari, hizkuntzei buruzko 40 artikulu definituko ditugu horiek landu eta ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko. Noski, parte hartzaileak libre izango dira beren intereseko bestelako artikuluak proposatu eta lantzeko ere. Urte amaieran, egindako ekarpen guztiekin, liburua aterako genuke paperean (Wikipediak ematen du aukera hori). Ekarpen guztien egileak agertuko dira liburuko autore gisa. Urte osoko prozesua izan nahi luke honek, Apirilak 23an aurkeztu (liburuaren eguna) eta aktibazio-fase ezberdinak izango dituena.

Liburuaren osaketan parte hartu nahi baduzu, idatzi email bat zure izen-abizenak eta harremanetarako telefono bat aipatuz eta zurekin jarriko gara harremanetan: hirikia@dss2016.eu

Garapen maila:Garapen maila: 25%

Jarduerak:[aldatu iturburu kodea]

2016an zehar egingo diren jarduerak bi motatan banatuko dira. Lehenik eta behin, GLAM (galeriak, liburutegiak, artxibategiak eta museoak) erakundeekin egin daitezkeenak daude. Erakunde hauek mendeetan zehar ezagutza bildu eta hedatzea izan dute helburu; Wikipediak bezalaxe. Bien arteko lana posible da, eta hala, historia eta kulturarekin lotutako elementuek hedapen handiagoa lortu dezakete. Ekitaldi eta jarduera jakinez harago, lankidetza hauen lan egiteko modu berri batzuk txertatu nahi ditu erakunde horiek eta wikilarien komunitatearen artean, bien ezagutzen arteko elkartrukea eman dadin.

Bestalde, ezagutzaren eraikuntza sozialaren aldetik, hiriaren sektore zibilarekin lankidetza zubiak ezarri nahi dituen beste jarduera multzo bat dago, oraindik osatu gabe dagoena. Gertuko ezagutza, eskura dauden gauzen informazioa, hiritarren egunerokotasunaren ondoan gertatzen denaren informazioa… Hitz batean, eguneroko ezagutza gizarteratzea, eskuragarri jartzea… hiritar eurak egina. Hiritarren interes guneetara gerturatzea suposatzen du horrek, izan modu geografikoan, lurraldetasuna eta gertutasunak sor ohi duen atxikimendutik abiatuta, izan gai jakin baten inguruan hiritar multzo batek duen jakin-min eremuetara gerturatuta.




QRpedia: errealitate areagotua[aldatu iturburu kodea]

Mundu digitala eta fisikoa lotzeko ahalegina ere garrantzitsua da eta Wikipediak horretarako aukera ematen du ere. Egunerokotasunean topatzen dugun errealitate fisikoaren atzean informazioa gordetzen da eta Wikipedia da gaur egun informazio horren gordailu nagusia. Ikusten dugunaz baino gehiago jakiteko, gaur egun mugikorrek eta gainerako gailu eramangarriek tresna ezin hobeak ezagutzarako sarbide gisa. QRpedia tresnak, kodeak adierazitako Wikipedia artikulura eramaten du, gailuaren hizkuntzaren Wikipedia bertsiora. Horrela, informaziorako sarbidea hizkuntza guztietara irekitzen da, erabiltzailearen gailuak duen hizkuntza konfigurazioaren arabera. Hala, 2015ean Amarapedia egitasmoa abiatu zen, Olatu Talka jaialdiaren barruan eta esperimentu gisa, Wikipediako ezagutza eta amaratarren auzoari buruzko esperientzia uztartu nahi dituena. Lan aparta egin da dagoeneko auzoko kale, pertsonai, eraikin eta gertakarien inguruan eta orain hori guztia bistaratzeko momentua iritsi da. 2016 honetan, Wikipediako artikuluak dauden lekuan bertan (dagokion kalean) kokatuko ditu QR kodeen bitartez. Hartara, mugikorren bidez jendeak QRak eskaneatu eta artikuluak jaso ahal izango ditu bere hizkuntzan. Kaleetan kokatutako QR hauekin ibilbide ezberdinak sor ditzakegu auzoan barrena. QR kodean kalean jartzea udaran egingo da, Amarako auzoko jai desberdinetan egingo diren ekitaldiekin bat eginez.

Amarapediaz gain, 2016 honetan, QRpedia Donostiapedia proiektuei aplikatuko zaien zehar lerro bat izango da.

Garapen maila:Garapen maila: 25%


Bake Itunak: Erronka eta Editatoia[aldatu iturburu kodea]

Bake-ituna proiektua oinarri gisa hartuta, historian zehar bakeak izandako errepresentazioei buruzko erakusketa, hitzaldi eta ekoizpenak biltzen dituena, Wikipedian sartzeko ahalegina egingo dugu. Izatez, bakearen gaia, artea eta Wikipedia uztartzen dituen proiektua da. Horretarako erabiliko den metodologia, hirukoitza izango da:

Wikilari egoiliarra: San Telmo Museoan egongo dena, Bake Ituna erakusketako obrak antolatzen, informazioa biltzen eta artikulugintzaren dinamizazioa antolatzen. 40X40 Erronka: egitasmoa nazioartekotzeko, Europara ez ezik, mundu mailara irekitzeko, erronka honetan proposatzen dena zera da, gaiari buruzkoa 40 artikulu (bakegintza, artelanak, gertakari historikoak....) beste horrenbeste hizkuntzetara ematea da. Horretarako, mundu mailako beste wikilariekin jarriko gara harremanetan lan horretan lagundu gaitzaten. Editatoia: uztailaren 9an, San Telmo aurrean dagoen Zuloaga plazan, Europa osotik etorriko diren hizkuntza gutxituen ordezkariak bertan egongo direla profitatuz, Bake Ituna erakusketaren inguruko edizio maratoia egingo dugu, 40x40 erronka bezala, erakusketaren gaiak, eta batez ere, bakea eta elkarbizitzarekin lotutako elementua, ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzeko. Horrez gain, hitzaldiak eta aurkezpenak egiteko parada ezin hobea izango da topaketa handi hau.

Garapen maila:Garapen maila: 25%

Haur eta gazte literatura[aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Wikiproiektu:Haur eta Gazte Literatura»

Donostiako Udal Liburutegiko Haur Liburuaren Dokumentaziogunearen, Donostia Kulturaren, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (bereziki Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola) eta wikilari zenbaiten eskutik abiarazitako proiektua da.

Lan egiteko sistema honek 3 oinarri ditu: Hau Liburuaren Dokumentaziogunea: baliabide bibliografikoetarako iturri ezin hobea izateaz gain, Haur eta Gazte literaturaren inguruko hiriko dinamizatzaile garrantzitsuenetakoa da. Dokumentazioguneak, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Eskola: graduko azken urteko ikasleak, Ibon Egaña irakasleari esker, beren klaseko lana Wikipedian egiteko prest daude. Horrek suposatzen du klaseko lana zuzenean Wikipedian egingo dutela, denon ikusgai, eta ez dela, ohikoa den bezala, kaxoietan gordeta geratuko. Irakasleak, epe bat gaindituta, Wikipedian bertan egingo du ebaluazioa ordura arte egin diren aldaketak alderatuz. Euskal Wikilariak: ikasleen eta Wikipediaren arteko zubi lana egingo dute, Wikipediaren inguruko ikastaroak emanez eta egindako lanen jarraipena eginez. Aukeratu diren artikuluen artean, garrantzi berezia eman zaio Ilustratzailean atalari, izan ere, ez baitzuten ia inongo presentziarik interneten. Horrela, proiektu honetan 45 artikulu egingo dira guztira: 15 ilustratzaile; 15 idazle eta 15 liburu.

Proiektua osatzeko eta koordinatzeko, wikilari egoiliarra arituko da ere lanean Haur Liburuaren Dokumentaziogunean. Artikuluak egiteko erreferentziak eta baliabideak erraztean gain, bi funtzio nagusi izango ditu: batetik, haur literaturan inguruko nazioarteko egile ospetsuenen artikuluak euskaratzea; eta bestetik, ilustratzaile, idazle eta liburuen inguruko irudiak askatzea eta lizentzia libre bateren pean jartzea Wikipediara eta gainerako proiektu aske eta kolaboratzailetara igo ahal izateko.

Garapen maila:Garapen maila: 75%

Wikipedian oinarritutako jokoa (Euroku)[aldatu iturburu kodea]

DSS2016k mugikorretarako galde-erantzunen jokoa garatu du, informazio-iturri gisa Wikipedia erabiltzen duena. Wikipedian egindako ekarpenak bistaratzeko eta berriak sustatzeko erabiliko da besteak beste, joko hau. Garapen maila:Garapen maila: 100%

Emakumeak Wikipedian[aldatu iturburu kodea]

Emakumeen presentzia txikia da Wikipedian zentzu guztietan. Batetik, uste da editoreen %10a baino ez dela emakumezkoa. Horren, halabeharrez, sesgo bat sortzen du ezagutza askearen entziklopedia unibertsal honetan. Bestetik, emakumeei buruzko biografiak eta haiek izandako lorpenak gizonezkoena baino askoz presentzia gutxiago du. Desberdintasun hori orekatu nahian, abenduaren 10ean, Ada Lovelace-ren eguna dela eta, emakumeen inguruko wikimaratoi bat antolatuko dugu hiriko elkarte eta emakumeen inguruko eragile nagusienekin batera.


Wikipedia Loves Libraries[aldatu iturburu kodea]

Liburutegiak gizartearentzat ezagutzarako sarbideak dira. Interneten etorrerarekin eta informazio digitalaren hazkundearekin, liburutegiak guneak dira hiritarren parte hartzerako, kultura ondarea zaintzeko, eta informazio askea partekatzeko, beren ohiko eginkizunak eutsiz, hau da, paperean eta digitalean dauden dokumentuen bildumak gorde beraien berrerabilpena ahalbidetuz.

Wikipediaren misioa da mundu osoko jendea ahalduntzea eta atxikitzea hezkuntzarako eduki askeak modu kolaboratzailean biltzeko eta garatzeko, eta hala, mundu mailan ezagutza eraginkortasunez zabaltzeko. Liburutegiak gure lankide naturalak dira erronka horretan. Elkarrekin lan eginez, ezagutza akademikoa eta kulturala ez ezik, eta informaziorako sarbide askea sustatu dezakegu ere.

Modu orokorragoan, ezagutzaren inguruan lan egiten duten erakundeak GLAM akronimoaren azpian biltzen dira, hots, Galeriak, Liburutegiak, Artxiboak eta Museoak. Era orokorragoan, kultur ondarea gordetzen dituzten erakundeak biltzen ditu. Wikipediari dagokionez, bertako lankideek editorekin elkarlanean, erakundeak gordetzen dituzten baliabide askeak sareratzen eta ezagutzak partekatzen dituzte. Besteak beste, artikuluen erreferentziak, lotura duten beste wikiproiektuak osatu, lizentzia egokia dituzten artxiboak partekatu, jorratzen duen alorreko artikuluak sortu, etab. Liburutegiaren eguna dela eta, mundu osoan egiten den Wikipedia Loves Libraries ekimenari batuko gatzaio, eta horretarako, hainbat jarduera antolatuko ditugu Donostiako liburutegiekin batera:

  • Hitzaldiak: eduki askeen inguruan.
  • Take Donostia: argazki rally askea.
  • Musika kontzertu askeaK liburutegietan.

Donostiapediarekin lotutako lantegiak[aldatu iturburu kodea]



Donostiapedia proiektuaren behin behineko kronograma

Bibliografia:[aldatu iturburu kodea]

Bibliografia lagungarria 19 ataletan antolatu da:

Administrazio publikoa[aldatu iturburu kodea]

Arkitektura[aldatu iturburu kodea]

  • Bielsa, José Manuel, Ana Azpiri Albístegui. Donostia-San Sebastián: Arkitekturak = Arquitecturas = Architectures. Donostia-San Sebastián: Nerea, 2013.
  • Crespy, Odile. Guide Donostia Saint-Sébastien: Architectures Et Sculptures. Biarritz: Atlantica, 2000.
  • Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro. Donostia-San Sebastián: Arkitektura Gida Liburua. [Donostia-San Sebastián]: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, 1997.
  • Laborda Yneva, José, and Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro. Delegación de Gipuzkoa. Arkitektoak Donostian: 1880-1930. Donostia: EHAEO, Gipuzkoako Ordezkaritza, 2008.
  • Sada, Javier María, et al. Donostia: Arquitectura Siglo XX. [Donostia-San Sebastián]: Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos Técnicos de Gipuzkoa, 1993
  • Sesé, Luis. El Estilo En La Arquitectura Residencial De San Sebastián, 1865-1940: La Evolución De Los Estilos Arquitectónicos En El Ensanche De La Ciudad. Saarbrücken: Editorial Académica Española, 2012.
  • Vicari Aversa, Clara Stella,.-. San Sebastián: Un Continuo Diálogo Entre La Ciudad Y El Mar. [Donostia-San Sebastián]: Delegación en Gipuzkoa del Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro, 2008.

Ekonomia[aldatu iturburu kodea]

Elkarteak[aldatu iturburu kodea]

  • Aranzabal, Faustino. Kresala Euskal Dantza Taldea: Tradizioa Sormen Iturri : Folklore Antzeztuaren Irakurketa Bat Berrogei Urteez. Donostia: KEDT, 2008.
  • Gaztelubide 34-84. [San Sebastián]: Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1984.
  • Iturriza, Antxon, Txema Garay; Club Vasco de Camping (Donostia-San Sebastián). Biografía Sentimental Del Montañismo Vasco: CVCE, Pinceladas De Una Historia. Donostia: Club Vasco de Camping Elkartea, 2015.
  • Sánchez Martín, Agustín. Gipuzkoako Argazkilari Elkartea =: Sociedad Fotográfica De Gipuzkoa : 1948-1995. Donostia-San Sebastián: Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 1996.

Festak[aldatu iturburu kodea]

  • Maraña, F. . Rataplan: Danbor hotsa Donostian (1836-1936). Irún: Alberdania, 2005
  • Gurpegui, M. G.; Sada, J. M.- Tamborrada =: Danborrada. Donostia-San Sebastián: ACC. 2012
  • Sada, A.; Sada, J. M.; Donostia Kultura.- 50 urte konpainian: Donostiako haur danborradaren oroitzapenak 1961-2011 = 50 años en compañía : recuerdos de la tamborrada infantil de San Sebastian 1961-2011 (2a ed.). Donostia-San Sebastián: Donostia Kultura, 2010

Garraioak[aldatu iturburu kodea]

  • Olaizola Elordi, Juanjo. El Topo 1912-2012: Primer Centenario De Un Pequeño Ferrocarril Internacional. [S.l.]: Proyectos Editoriales, 2012.
  • Sada, Javier María. Compañía Del Tranvía De San Sebastián: 1887-1987. [San Sebastián]: Compañía del Tranvía, 1987.
  • Utrilla Navarro, Luis., Ángela Navarro.- Historia De Los Aeropuertos De San Sebastián. Madrid: Centro de Documentación y Publicaciones de Aena, 2005.

Hezkuntza[aldatu iturburu kodea]

  • Egaña, Iñaki .- Arbel beltza : sasoi ilunak euskal hezkuntzan = los años oscuros en la educación vasca / [autorea, Iñaki Egaña ; dokumentazio grafikoa, Juantxo Egaña]. — Donostia-San Sebastián : Udala = Ayuntamiento ;[Donostia-San Sebastián] : Aranzadi Zientzia Elkartea = Sociedad de Ciencias Aranzadi, 2014

Historia[aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu iturburu kodea]

  • Aguirre Franco, Rafael.- Donostiako Estropadak =: Regatas De La Concha : (1879-2001). Donostia-San Sebastián: Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 2002
  • Aguirre Franco, Rafael.- Traineru-estropaden Bilakaera =: Evolución De Las Regatas De Traineras : 1879-2004 : [exposición, Boulevard 1]. Donostia-San Sebastián: Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa,
  • López de Sosoaga, Alfredo., José Luis Ormaetxea Lasaga.- Estropada Hiztegia. [Leioa]: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, 2006
  • BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkartea. Hamaika Palada. Donostia: Donostiako Komunikabideak, 2003.
  • Ezeiza Intxausti, Tomás. El Frontón Municipal De El Antiguo Y Su Torneo. Donostia-San Sebastián: Antiguako Pilotazaleok, 2006.
  • Sanz, Beñat; Xabier Rodriguez. Beti, Beti, Maite: Memorias De La Real. Astigarraga: Michelena artes gráficas, 2013.

Medikuntza[aldatu iturburu kodea]

  • Cruz Mundet, José Ramón.- El Mal Que Al Presente Corre: Gipuzkoa Y La Peste (1597-1600). Donostia-San Sebastián: Fundación Kutxa, 2003.
  • Memoria Sobre El Cólera Morbo Según Se Ha Observado En La Ciudad De San Sebastián En El Presente Otoño Y Observaciones Generales Sobre Esta Enfermedad. San Sebastián: Imprenta de Ignacio Ramón Baroja, 1834.
  • Placer Galán, Carlos; José María Urkia Etxabe.- El Cuarto De Socorro De San Sebastián: Origen Y Desarrollo (1881-1936). San Sebastián-Donostia: Grupo Dr. Camino de Historia Donostiarra, 1993.


Natura[aldatu iturburu kodea]

  • Estonba, Mikel.- Euskal Herriko Kostaldea. Usurbil: Elhuyar Kultur Elkartea, 1998.
  • Larrañaga, Jon.- Euskal Herriko Fauna (ornodun Lehortarrak): Anfibioak, Narrastiak, Hegaztiak, Ugaztunak. Usurbil: Elhuyar Kultur Elkartea, 1996
  • Muñoz, Juan Carlos. Euskal Herriko Basafauna =: Wild Fauna in the Basque Country = Fauna Salvaje De Euskal Herria = Faune Sauvage Du Pays Basque. Bilbao: Sua, 2002.
  • Pavlovsky, Jacques. Animaux Du Pays Basque =: Euskal Herriko Abereak = Animales Del País Vasco. Donostia ; Baiona: Elkar, 2003
  • Pérez, Fernando Pedro.-Euskal Herriko Interes Bereziko Espezieak. [Bilbao]: ADEVE, Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2003
  • Pérez, Fernando Pedro, Amaia Santana.- Euskal Herriko Fauna: Ugaztunak Eta Hegaztiak. [Bilbao]: ADEVE, Iraungitzeko Zorian Dauden Espezieak Defendatzeko Elkargoa, 2006.

Museoak[aldatu iturburu kodea]

Eskultura[aldatu iturburu kodea]

  • Crespy, Odile. Guide Donostia Saint-Sébastien: Architectures Et Sculptures. Biarritz: Atlantica, 2000.
  • Kortadi, Edorta; Michelena Barrio, Iker.- Guía De Esculturas, Donostia-San Sebastián. Donostia-San Sebastián: Michelena artes gráficas, 2009.
  • Schnell, Pablo; Núcleo de Comunicación y Marketing Publis.- La Mirada Fantástica De San Sebastián: Un Recorrido Por Nuestro Bestiario. [Donostia-San Sebastián]: Publis, 1990.

Musika[aldatu iturburu kodea]

Zinea[aldatu iturburu kodea]

Biografiak[aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu iturburu kodea]

Margolariak[aldatu iturburu kodea]

19. Ikasleak