Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria1

Wikipedia, Entziklopedia askea

Molekula baten ezaugarriak eta propietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enpirikoa jakitea, molekula barnean atomoen kokapena ere ezagutu behar da. Atomoen kopuruak soilik ez du eragiten substantzia baten izaeran, atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.

Isomeria mota nagusiak honako hauek dira:

ISOMERIA LAUA EDO EGITURAZKOA[aldatu iturburu kodea]

Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen loturetan dautza. Azpi-motak:

Kateazkoa: isomeria honetan molekula barruan atomoak orden desberdinean kokatzen dira, karbono katearen egitura ezberdina izanik. Batzuetan karbono atomoek kate linealak osatzen dituzte, baina forma adartuak ere har ditzakete. Hori pentanoaren isomeroekin gerta daiteke:


Kokagunekoa: isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude. Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago pentanol arruntean, 2- pentanolen eta 3-pentanolen:

Funtziozkoa: Bi molekulek formula enpiriko bera dutenean baina funtzio organiko desberdina. Adibidez, propanona (zetona bat) eta propanal (aldehidoa).

ESTEROISOMERIA EDO ISOMERIA ESPAZIALA[aldatu iturburu kodea]

Molekulen isomeria antzemateko ez du balio molekulen formula lauak. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen kokapen espezialean daude.

Geometria edo Cis-Trans: Lotura bikoitza duten Karbono atomoetan ematen da:

Isometria optikoa: Enantiomero izeneko molekulekin egoten da. Molekula horiek ia berdinak dira, baina planoarekin ez dira simetrikoak, eta bietako bat bestearen ispiluko irudia da. Gainera, bi molekula enantiomeroak ezin dira gainjarri (pertsona baten bi eskuekin gertatzen denaren antzera).

Molekula enantiomeroek antzeko ezaugarri fisiko-kimikoak dituzte, bat izan ezik: argi polarizatua norabide ezberdinetan desbideratzen dute. Argiaren bibrazio-planoa eskuinalderantz bideratzen badu, dextrogiro deitzen zaio molekula enantiomeroari, eta ezkerralderantz desbideratzen badu, lebogiroa.