Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Filigreed Wikipedia Logo.png
«ezagutza elkarrekin eraikitzen».


EHU-Wikipedia 2016
Wikimedia Friends.png
Wikipedia-logo-v2-no-text.svg
Wikipedia
Commons-logo.svg
Wikimedia Commons
Wikisource-logo.svg
Wikiturriak
Wikidata-logo-en.svg
Wikidata
AurkezpenaFormakuntzaArtikuluakBaliabideakProbalekuaMaiz egindako galderak

Aurkezpena[aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.

Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 38 milioi artikulu ditu 290 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.

Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.

Nola egin dezakegu lan elkarrekin?[aldatu iturburu kodea]

Unibertsitatean hezkuntza mailan egiten den lana eta Wikipedia editore-lanak elkar batuta. Aprobetxa dezagun unibertsitatean ikasleek egiten dituzten lanak, ikasten dituzten gaiak, haien jakin-minak eta abar... Euskarazko Wikipedia handitzeko eta hobetzeko. Horretarako, hautazko kreditu bateko ikastaro hau prestatu dugu.

Noren artean antolatuko da?[aldatu iturburu kodea]

Helburua[aldatu iturburu kodea]

Zientziaren alor desberdineko artikuluak euskaraz sortzea eta lan horiek ebaluatzea.

Zientziaren alorrak[aldatu iturburu kodea]

EHUren Gipuzkoako Campusean ematen diren diziplina guztiak:

  • Kimika
  • Fisika
  • Psikologia
  • Pedagogia
  • Filosofia
  • Antropologia
  • Zuzenbidea
  • Arkitektura
  • Irakaskuntza
  • Enpresaritza zientziak
  • Informatika
  • Kriminologia
  • ...

Izen-ematea[aldatu iturburu kodea]

Ikastaroan parte hartzeko hautazko kreditua duen “EHU eta Wikipedia 2016” aukeratu behar da. Parte-hartzaileak bi iturrietatik etorri daitezke:

1. Irakasleen bitartez izena ematen duten ikasleak: Irakasleak klasean lantzen diren gaiak aukeratu eta gai horien lanketa beren ikasleei klasean proposatuko die.

2. Adskripziorik gabeko ikasleak: zerrendatuak ditugun irakasleen ikasle ez direnak beste ikasleek izena emanez gero, bilatuko da irakasleen artean gaia proposatu eta ebaluatu dezakeen irakasleren bat. Wikipediatik falta diren artikuluen zerrendak badaude ere ikasleek horietako bat aukera dezakete.


Metodologia[aldatu iturburu kodea]

Formakuntza (6 ordu)[aldatu iturburu kodea]

Carlos Santamaría liburutegian. Formakuntza hau Wikilari elkarteko kideek emango dute.


Bilaketa eta idazketa (15 ordu)[aldatu iturburu kodea]

Erreferentzia bilaketa eta ikerketa[aldatu iturburu kodea]

Hau Carlos Santamaría liburutegian egingo litzateke eta ikasleei sortu edo landu behar duten artikuluari buruzko erreferentzia bibliografikoak bilatzen erakutsiko zaie.

Lan hau liburutegian egingo da, diziplinen arabera txandak antolatuta.


Idazketa[aldatu iturburu kodea]

Lan hau ikasleek beren kaxara garatu behar dute denbora jakin baten barruan.


Edizio topaketa: (4 ordu)[aldatu iturburu kodea]

Diziplina arteko edizio topaketa Liburutegian sortutako artikuluei azken moldaketa eta txukunketak egiteko Wikipediako lankide adituen laguntzarekin.

Lanaren ebaluazioa[aldatu iturburu kodea]

Irakasle bakoitzak egindako lanak Wikipedian bertan ebaluatuko ditu, behar diren moldaketak bertan eginez. Formatu aldetik, Wikilari batek ebaluatuko ditu lanak Wikipedian erabili ohi diren irizpideen arabera eta irakasleei bidaliko die txostena ebaluazioan kontuan har dezaten.

Ikasleek egindako artikuluekin liburu baten argitalpena egingo da.


Baliabideak[aldatu iturburu kodea]

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak tutoretza eta jarraipena egingo duen wikilari bat jarriko du. Ikasleekin zein irakasleekin hitz egiteko eta lan guztiak koordinatzeko. On-line laguntza emateaz gain, lanak, formatu aldetik, zuzendu eta egokituko ditu. Lanen ebaluazioa egingo du formatuaren egokitasunaren aldetik Wikipediako ohiko irizpideak jarraituta.


Egutegia[aldatu iturburu kodea]

  • Izen-ematea: 2016ko irailaren 16tik 27ra.
  • Formakuntza: Irailaren 30a eta urriaren 3a. Beharren arabera, saioak goiz eta/edo arratsaldez egingo dira, hau da, bi edo lau formakuntza saio.  
  • Edizio-topaketa orokorra: abenduaren 1a. C.Santamaría Liburutegian (Euskararen nazioarteko egunaren ekitaldien barruan)
  • Lanak bukatzeko epea: abenduaren 16a 23:59an (UTC+2) abenduaren 23a 23:59an (UTC+2).

.