Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria18

Wikipedia, Entziklopedia askea

G IMMUNOLOGIKOA[aldatu iturburu kodea]

The various regions and domains of a typical IgG


G immunoglobulina (Il G) organismoaren barne isurkarietan (odola, lIkido zefalorrakidea, linfa...) dagoen immunoglobulina da.

Immunoglobina ugariena da, gorputzeko bost immunoglobinen artean bera baita nagusia (Ig guztien %80).

Era berean, immunoglobina txikiena da, bere pisu molekularra 150.000 Daltonekoa izanik. Honek azaltzen du zirkulazio aparatutik ehunetara erraz pasatzeko duen gaitasuna, baita kerena edo plazenta-hesia zeharkatzeko ere (karena zeharka dezakeen immunoglobina bakarra da; horrek babesa eta immunitatea ematen dio umekiari)[1]

Ig G monomeroa da, eta lau polipeptido katez osatuta dago. Kateen artean eta kateen barruan disulfuro zubiak(S-S) baditu)[2].

Odol plasman 13,5 mg/ml kontzentrazioan dago, eta bere erdibizitza 25 egunetakoa da.

Immunoglobulina honek konplementu sistema aktibatzen du, azken honek mikrobio patogenoak suntsi ditzan. Horretaz gain, opsonina moduan jarduten du, eta opsonizazioa eragiten du(hots, fagozitoak aktibatzen ditu). Bi ezaugarri horiei esker G immunoglobina antigorputz oso eraginkorra da bakterio, birus eta beste mikrobio patogenoen aurkako borrokan.

Beste immunoglobinen aldean, Ig Gk toxinak indargabetzeko ahalmena ere badu.

Mota honetako immunoglobulinek ere gaitz autoimmunoeetan zerikusi handia dute, oso lotuta baitaude ||| motako hipersentiberatasunekin: gorputzeko autoantigorputzek G immunoglobulinaren konplexuak eratzen dituzte, ehunak eta organoak kaltezten dituztenak (artritis erreumatoidea sortuz, adibidez, )[3])

G immunoglbulinaren 4 azpiklase daude(Ig Ggsub1 ,IgGsub2, IgGsub3, IgGsub4

Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

  1. Ingraham, J., Ingraham C.: Introducción a la microbiología, Vol. 2, Ed. reverté (1998), 412 orr. IBSN: 84-291-1871-3)
  2. Madigan M.T., Martinko J.M, Parker J. Brock Mikroorganismoaren biologia (2007) E.H.U-ak euskaratuta, 812-813 orr. IBSN:978-84-9680-026-1
  3. Madigan M.T., Martinko J.M, Parker J. Brock Mikroorganismoaren biologia (2007) E.H.U-ak euskaratuta, 844-846 orr. IBSN:978-84-9680-026-1