Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orria4

Wikipedia, Entziklopedia askea

Molekula baten ezaugarriak eta propietate kimikoak interpretatu ahal izateko ez da nahikoa formula enpirikoa jakitea, molekula barnean atomoen kokapena ere ezagutu behar da. Atomoen kopuruak soilik ez du eragiten substantzia baten izaeran, atomo horien ordenazioa ere kontuan hartu beharrekoa da.

Isomeria mota nagusiak honako hauek dira:

Isomeria laua edo egiturazkoa[aldatu iturburu kodea]

Isomeria mota hau formula lauen bidez azaltzen da. Molekulen arteko desberdintasunak atomoen loturetan dautza. Azpi-motak:

Kateazkoa:[aldatu iturburu kodea]

Isomeria honetan, molekula barruan atomoak orden desberdinetan kokatzen dira, karbono katearen egitura ezberdina izanik. Batzuetan karbono atomoek kate linealak osatzen dituzte, baina forma adarkatuak ere har ditzakete. Hori pentanoaren isomeroekin gerta daiteke:+


Kokagunekoa:[aldatu iturburu kodea]

Isomeria honetan talde funtzionalak molekularen kokapen ezberdinetan daude. Adibidez, -OH taldea toki desberdinetan dago, pentanol arruntean, 2-Pentanolen eta 3-pentanolen:

Funtziozkoa:[aldatu iturburu kodea]

Bi molekulek formula enpiriko bera dutenean baina funtzio organiko desberdina. Adibidez, propanoa (zetona bat) eta propanal (aldehidoa)


== Esteroisomeria edo isomeria espaziala