Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orriaO8

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lars Peter Hansen (Champaign, Illinois, 1952ko urriaren 26a) estatubatuar ekonomialaria da, makroekonomian aditua. Gaur egun, irakasle gisa lan egiten du, ekonomia eta finantza arloak irakasten Chicagoko Unibertsitatean. 2013an Ekonomiako Nobel saria irabazi zuen, 'akzioen eta bonuen prezioei buruz egindako ikerketak' sarituz.

Hansenek "egokitutako metodo estatistiko batean lagundu zuen aktibo prezioen finkatzearen teoria arrazionalista probatzeko".

Biografia[aldatu iturburu kodea]

Utah Estatuko Unibertsitatean (Ekonomia, Matematikak eta Politika Zientziak, 1974) eta Minnesotako Unibertsitatean (Ph. D. Ekonomia, 1978) graduatu ondoren, Carnegie Mellon Unibertsitateko irakasle gisa lan egin zuen Chicagoko Unibertsitatera mugitu zen arte, 1981ean. Bertan, gaur egun, ekonomiako irakasle David Rockefeller Distinguished Service Professor in Economics da Grace Tsiang txinatarrarekin ezkondu zen, Sho-Chie Tsiang ekonomilari ezagunaren alaba delarik, eta Peter izeneko seme bat dute biek.

Kontribuzioak[aldatu iturburu kodea]

Ekonometriako momentu orokorren teknikaren garapenarengatik da ezaguna Hansen eta ekonomia sistemaren arloak aztertzen dituen obra askoren egile izan da (ekonomia laborala, ekonomia internazionala, finantzak eta makroekonomia). "Advances in Economics and Econometrics" eta "Handbook of Financial Econometrics" liburuen egileetako bat da.

Ravi Jagannathanekin batera, inbertsio bateko arriskuarekiko gehiegizko errendimendua kalkulatzen duen formula asmatu zuen, Sharpe ratioa aldatuz.

Azken urteetan, Hansen lanean aritu da arrisku eta ziurgabetasunen arteko ezberditasunak ikertzen, arrisku sistematikoa eta honek 2008ko krisi finantzarioan izan zuen eragina neurtzeko.

Asoziazioak[aldatu iturburu kodea]

Becker Friedman Institutuko zuzendaria da Hansen eta honen aurreko Milton Friedman Institutuaren sortzailea izan zen. Horrez gain, Makro Finantzen Modeloak lantzen dituzten taldearekin elkarlanean aritzen da, Makroekonomia eta Finantzaren erlazioak aztertuz 2008ko krisiaren ondorengo berpizketan. Ekonomia politiken kostuaren ziurgabetasuneko ikertzaile nagusietako bat ere bada.

Zientzietako Akademia Nazionalarekin eta Amerikako Finantza Erakundearekin ere elkarlanean aritzen da Hansen. Amerikako Zientzia eta Arteen Akademian bazkidea da, Makro Finantzario Sozietateko ikaskide ezberdindua eta Ekonometria Sozietateko lehendakari ohia ere bada. Finantza Ekonometrikoen Sozietatearen sortzaileetako dela esaten da.

Sari asko lortu izan ditu Hansenek bizitzan zehar. 1984. urtean, Frisch Medal sariaren irabazleetako bat izan zen Kenneth Singletonekin batera, 2006. urtean Erwin Plein Nemmers Prize saria lortu zuen Ekonomian, eta 2008. urtean CME Group-MSRI Prize saria eman zioten Aplikazio Kuantitatiboen Berrikuntzan. BBVA Foundation Frontiers of Knowledge Award saria ere eman zioten Ekonomian, Finantzetan eta Kudeaketan 2011. urtean. Sari horiez gain, ohorezko doktoretza dauka Utah Estatuko Unibertsitatean, ohorezko katedra HEC Paris-ean eta Universidad del Pacífico-ko saria jaso zuen 2015.urtean. 2016.urteko maiatzaren 22an, Hansenek ohorezko gradua jaso zuen Colby Unibertsitatetik.


Erreferentziak[aldatu iturburu kodea]

  1. Lindau Nobel Laureate meetings (http://www.mediatheque.lindau-nobel.org/laureates/hansen)
  2. Nobel prize.org (http://www.mediatheque.lindau-nobel.org/laureates/hansen)