Wikiproiektu:EHU-Wikipedia 2016/Probalekua/Proba orriaO9

Wikipedia, Entziklopedia askea

Unibertsitatearen zeregin nagusietakoa ezagutza zabaltzea da, hortik Euskal Herriko Unibertsitateak, Eman ta zabal zazu Iparragirreren esaldi sonatua bereganatu izana.

Wikipedia entziklopedia askeak eta kolaboratzaileak, oso antzeko helburuak ditu: munduko ezagutza oro gizaki guztien eskura jartzea. Wikipediak gaur egun 38 milioi artikulu ditu 290 hizkuntzetan eta munduko 6. webgune bisitatuena da. Euskara bezala hizkuntza txiki eta gutxituentzat sekulako aukera izan da entziklopedia hau, bestela izugarri garestiak diren baliabideak aurrezten baititu.

Unibertsitatea eta Wikipedia, biak ezagutza hedatzeko asmoa duten erakundeak dira: bata hezkuntzara eta ikerketara bideratua, eta bestea, entziklopedia kolaboratzaile bat da. Bien arteko elkarlana aberasgarria delako, batak bestea laguntzen eta hobetzen duelako, elkarlana ezinbestekoa da.