Wikiproiektu:30.000 emakume

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wikiproiektu:Emakumeak» orritik birbideratua)
30.000 emakume
19.192 / 30.000
Gaur egun (2024-04-22)
Emakumeak18780 (zis)
412 (trans)
2024ko urtarriletik+1630
Falta dira10.808
(egunero 8 egin behar dira edo 2 urte eta 2 aste oraingo erritmoan)
Gizonak45834 (zis)
25 (trans)
2024ko urtarriletik+931
Beste generoak84
Emakumeak %33 izateko bidea
Ehunekoa%29,46 (+ 1,39)
1,39 / 4,93

Wikiproiektu honen helburua 2027 amaitzen denerako 30.000 emakumeren biografia izatea da. Gainera, emakumeak biografia guztien %33,33 izatea da helburua, gutxienez. Genero oreka bilatzeko EWKEk jarritako helburua da, bere 2024-2027 egitasmoaren baitan.

Zergatik proiektu hau?[aldatu iturburu kodea]

Munduan egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, egoera antzekoa da. Euskarazko Wikipedian ere desoreka nabarmena da. Horregatik hainbat talde sortu dira, biografien desoreka hau orekatzen saiatzeko.

Euskarazko Wikipedian egoera honi buelta eman nahi diogu. 2024ko urtarrilean Euskarazko Wikipedia 25. hizkuntza zen emakumeen biografien kopuru absolutuan (17.175), eta guztira 50.000 biografia baino gehiago dituzten hizkuntzen artean ehuneko handiena zuena. Ez dugu atzera geratu nahi. 2027 amaitzerako gutxienez 30.000 emakume izatea nahi dugu, eta biografia guztien %33 izatea gutxienez. Gehiago badira, hobeto, noski.

Proiektuak eta ideiak[aldatu iturburu kodea]

Baliabideak[aldatu iturburu kodea]