Wikipedia, Entziklopedia askea

Herritarron Historia


Zazpi Atedun Tebas hura, nork eraiki zuen?

Zergatik Herritarron Historia?

Mikel Laboak abesten zuen: «Zazpi atedun Tebas hura, nork eraiki zuen? Liburuetan Errege izenik baizik ez da ageri». Eta hala da, elite politikoek historia kontatu dutenean elite politikoen historia kontatu dute. Eta jende xeheak elite politikoen historia, ala elite politikoei mesede egiten zion historia irakurri dute.

Mikel Laboaren abesti hura Bertolt Brechten testu batetik zetorren. Testu horren izpirituarekin idatz dezagun ildo hau: jende xehearen historia biltzen. Nola? Chris Bambery-k A People's History of Scotland-en bezala, ala Chris Harman-ek A People’s History of the World liburuan bezala. Herriaren, jende xehearen gertakizunak eta irakurketak jasoko dituen eztabaida bat, ikasketa prozesu bat.

Eliteek eztabaidak ixteko erabiltzen dute historia. Erabil dezagun guk beti zabalik, osagarri, zalantzan jartzeko aukera izango duen zientzia bat bezala: zabala, ñabarduraz betea, aberatsa.


Egitekoak[aldatu iturburu kodea]

Gaztelako Komunitateen Gerraren 500. urteurrena dela eta zenbait artikulu sortu eta hobetu behar dira

Parte-hartzaileak[aldatu iturburu kodea]

Egindako artikulu batzuk[aldatu iturburu kodea]