Wikipedia, Entziklopedia askea

Txikipedian nabigatuz (Zumaia BHI + Donostiako Aquariuma)


Txikipedian nabigatuz izeneko wikiproiektua jarri dugu abian Zumaian, herriko Zumaia BHI institutuak eta Donostiako Aquariumak elkarlanean, eta Txikipedian itsasoko 50 espezieren artikuluak egingo ditugu.

Erronka[aldatu iturburu kodea]

XXI. mendeko hezkuntza erronka nagusien artean dugu ingurumenarekiko jarrera arduratsua garatzea ingurumenaren degradazioaz jabetuz. Garapen Jasangarrirako Helburuen artean ere itsaspeko bizitza babestea helburu azpimarragarria da. Ikasleak ikuspegi zientifiko batetik uretako bizitza aztertu eta ondoren, garapen iraunkorreko eredua sustatzeko tokiko ekimenak sortu eta eragile izatea da egitasmo honen xedea.

Egin beharrekoa[aldatu iturburu kodea]

Donostiako Aquariumak Ozeanarioan dituen espezieen zerrenda egin du eta Zumaia BHIko Batxilergo 1. mailako ikasleek Txikipediarako artikuluak egin dituzte. Haien artean oso desberdinak diren ikasgaien arteko ikas-egoera bat osatu da.

  • Marrazketa artistikoa: ikasleek ilustrazio zientifikoak egin dituzte.
  • Latina: ikasleek espezieen izen zientifikoak aztertu dituzte.
  • Biologia Geologia eta Ingurumen Zientziak: ikasleek Txikipediarako artikuluak sortu dituzte eta Marrazketa artistikoko ikasleen ilustrazio zientifikoak eta Latineko ikasleen etimologia azalpenak txertatu dituzte.

Azken ekoizpena zabaltzeko wikiproiektu hau sortu dugu.

Artikuluak[aldatu iturburu kodea]