Wikiproiektu eztabaida:Euskarazko Wikipedian behar ditugun artikuluak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa,par ahrtzaile berria naiz, espero dut wikiproiektu hau euskal wikiedia osatzeko balio izatea. Zalantza bakarra daukat, ez al litzateke guretzat errazagoa gaztelerazko wikipediatik informazioa hartzea? Edo hizkuntza bat baino gehiago? --Nafarroa 18:40, 18 Abuztua 2007 (UTC)

Ingelesezko Wikipedia hartu nuen oinarri hizkuntza askotan baina euskaraz ez zeuden artikuluak antzemateko. Wikipedia nagusia hori da, handiena, eta horregatik hartu dut erreferentzia moduan. Azken finean, 40 hizkuntza baino gehiagotan dauden artikuluak seguru ingelesezkoan badaudela, ezta? Nik ideia hori buruan nuela, ingelesezkotik hartu nituen datuak.
Zure galdera beste bat dela uste dut, ordea. Euskarazko artikuluak sortzerakoan edukia nondik 'kopiatuko' dugun galdetzen duzu, ezta? Ingelesezkoa aukera bat da, baina gaztelania edo frantsesetik kopiatu nahi duenarentzako ez dago inongo arazorik. Zerrendan ingelesezko artikulurako lotura dago, baina gaztelaniazkoa oinarri hartu nahi izanez gero, ingelesezkotik bertatik ezkerreko zutabean badago gaztelaniazkorako lotura. Ingelesezko lotura jartzea erreferentzia modura baino ez da, bakoitzak nahi duen hizkuntzatik har dezake informazioa. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:20, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Ados.--Nafarroa 18:04, 19 Abuztua 2007 (UTC)

Babestutako artikuluak[aldatu iturburu kodea]

Badaude artikulu batzuk zerrendan daudenak eta existitzen direnak, ingelesezko wikipedian interwiki loturatik ez dutelako. Kasua da, hauetako batzuk babestuak daudela inglesezko wikipedian, artikulua aldatzea eragotziz. Adibide bezala Txinaren kasua. --logaritmo nepertarra 20:45, 16 Azaroa 2007 (UTC)

China artikulua erdi-babestua dago, eta erabiltzaile erregistratu moduan egin daitezke aldaketak. Dena dela, guk daukagun Txina artikuluak Txinako Herri Errepublika orrialdera birzuzentzen du, eta ingelesez People's Republic of China (gure Txinako Herri Errepublika), Republic of China (gure Txinako Errepublika) eta China dauzkate; guri azken hau falta zaigu, ezta? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 23:13, 16 Azaroa 2007 (UTC)
Euskarazko Txinak Txinako Herri Errepublikara zuzentzen du, baina artikulua ingelesezko artikuluekin konparatuz gero, badirudi gehiago datorrela bat Wikipedia ingeleseko Chinarekin, People's Republic of Chinarekin baino. Behintzat ingelesezkoak China artikuluan biltzen duen informazio askorekin osatuta dago euskarazko Txinako Herri Errepublika. Esan daiteke bi artikuluok batean bateratuta daudela, baina falta denik enuke esango. Hori bai, artikulua bitan banatzekotan, ingelesezkoaren parean jartzeko, Txinako Herri Errepublika artikuluak osatu beharra izango luke, bertan azaltzen den ia guztia, ingelesezko Chinarenaren parekoa baita, eta ez People's Republic of Chinakoarena. --logaritmo nepertarra 13:17, 17 Azaroa 2007 (UTC)

Eginda dauden artikuluak zerrendatik ezabatu?[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, zerrenda hau nahiko luzea da, eta hainbat artikuluren euskarazko bertsioa jadanik eginda dago. Asko ari naiz sartzen orri honetan azken aldian, eta uste dut eginda dauden artikuluak kenduko bagenitu errazagoa litzatekeela falta direnak ikustea.--Assar 10:29, 2 Urtarrila 2008 (UTC)

Badirudi burmuina irakurri didazula, justu nik gauza bera proposatu behar nuelako... niregatik ondo, baina agian egin direnak beste orrialde batean gordetzen ditugu... -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     10:37, 2 Urtarrila 2008 (UTC)
Bai, uste dot egokiena egindakoak aparteko orri batean gordetzea dela... Eztabaida orrien antzera, hemen ez da ezer botatzen jeje.--Janfri; bai esan? 10:44, 2 Urtarrila 2008 (UTC)
Ados, ba aparteko orriarena zuetako batek egiten badu, hobe, niri gauza hauek oraindik beldur apur bat ematen didate.--Assar 12:01, 2 Urtarrila 2008 (UTC)
Momentuz egindakoak eta egitekoak atal ezberdinetan bereizi ditut --Alfredo Beaumont 11:40, 6 Urtarrila 2008 (UTC)

Datuen bilketa berri bat egiten ari naiz, orain dauden 2007ko datuak ordeztu eta 2009ko uztailekoak gehitu ahal izateko. Egun batzuk behar ditu prozesu honek. Prest dagoenean ipiniko dut bere lekuan zerrenda. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:46, 7 Uztaila 2009 (UTC)

Portzierto, zerrenda berria jartzeko proposamenik? Zaharra ezabatu egingo dugu, berria eguneratuago egongo delako, ala biak mantenduko ditugu? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 10:56, 7 Uztaila 2009 (UTC)
Nik zerrenda zaharreko izenak mantentzearen aldekoa naiz. Gaur egungo zerrendan artikulu garrantzitsuak agertzen dira eta agian zerrenda berrian ez lirateke horiek agertuko. Beste gauzatxo bat, Euskarazko Wikipedian falta diren 175 artikuluren izenak aipatzen dituen Metako orrialde bat aurkitu dut. Ea zerrenda hori lagungarri gertatzen zaizun. Ondo izan Tximist Zer berri? 13:50, 7 Uztaila 2009 (UTC)
Ados, zerrenda biak mantenduko ditugu. Suposatzekoa da zerrenda berrian lehengoak gehi beste hainbat berri egon beharko liratekeela, baina badaezpada... Meta-wikiko lotura horretan dagoena ere interesgarria da, esango nuke nik egiten dudan metodo berdina erabiltzen dutela bertan. Nik 175 baino gehixeago jarriko ditut. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 14:18, 7 Uztaila 2009 (UTC)