Wolford
Wolford | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta brick and mortarra |
Jarduera sektorea | ehungintza eta Txikizkaria |
Herrialdea | Austria |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Aktiengesellschaft (en) |
Historia | |
Sorrera | 1950 |
webgune ofiziala |
Wolford Austriako ehungintza enpresa bat da. Egoitza nagusia Bregenzen du. Bere jarduera emakumezkoen pantiak, bodyak eta azpiko arropa ekoiztean datza, batik bat.
Enpresa josturarik gabeko jantziak merkaturatzeagatik ezaguna da, batez ere pantiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1949an Reinhold Wolff industrialariak eta Walter Palmers enpresaburu txikizkariak Wolff & Co.KG izeneko konpainia sortu zuten Austriako Bregenz hirian, Konstantza aintziraren ondoan. Konpainiak zetazko zein zeta artifizialezko emakumezkoen galtzerdigintzan jarri zuen arreta guztia. Horretarako Ameriketako Estatu Batuetan kotoigintzan erabilitako makina batzuk egokitu zituzten euren jardueran erabili ahal izateko. Lehenengo aldiz poliamida-zuntzak prozesatu ahal izan zituzten galtzerdigintzarako. Hurrengo urtean, 1950ean, Wolford marka ofizialki erregistratu zuten. Markaren izena Reinhold Wolff sortzailearen eta Oxford hiriaren hitzen akronimoa da. 1970eko hamarkadan enpresa nazioartera hedatzen hasi zen. 1988an enpresak berrorientatze estrategikoa burutu zuen eta bere produktuak luxuzko merkatu-segmentura bideratu zituen. Gainera, 1988an enpresak sozietate anonimo izaera hartu zuen. 1995eko otsailaren 14an burtsaratu zen Vienako Burtsan