Wynnella silvicola
Wynnella silvicola | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Pezizomycetes |
Ordena | Pezizales |
Familia | Helvellaceae |
Generoa | Wynnella |
Espeziea | Wynnella silvicola Nannf., 1966 |
Wynnella silvicola Helvellaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoak: Otidea auricula, Peziza auricula, Wynnea atrofusca , Helvella auricula.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karpoforoa: 6 eta 14 cm bitartekoa, leuna, kartilaginosoa, larrukara, belarri itxurakoa oin txiki batekin. Kanpoaldean zuri-horixka. Ertz okrea. Gainazal himeniala gorri-lehoi-okre antzeko kolorekoa edo arre-beltzaxka lehorketaren ondorioz.
Hanka: Oso laburra, alboan, ildaskatua eta arrexka kolorekoa.
Haragia: Zuria, zuria himenioaren azpian. Larrukara-kartilaginosoa.[1]
Etimologia: Otidea terminoa grezieratik dator, belarri baten antza dutelako. Auricola epitetoa berriz latinetik dator, belarritxoa esan nahi duen “auricula” hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Interes gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otidea espezie eder bat da, oso urria eta ez beti ongi identifikatua.
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udan. Koniferoen basoetako leku belartsuetan edo biluzietan. Gregario edo isolatua.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Espainia, Alpeak, Eslovakia, Polonia, Bulgaria, Errumania, Suedia, Tajikistan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 625 or. ISBN 84-282-0539-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Wynnella silvicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.