Edukira joan

Xafla basal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xafla basal transmisio-mikroskopio elektronikoz behatua.

Xafla basala matrize estrazelular espezializatuz eraturiko geruza mehea da, zelula parenkimal eta ehun konektiboaren arteko interfase gisa jokatzen duena. Epitelio zelulak, zelula muskularrak eta Schwann zelulak finkatu eta lotzen dituen xafla jarraia da. Zelula epitelialak ez diren zelulei lotutako xaflari, kanpo xafla deritzo. Mintz basalarekin nahastu ohi da, baina berez xafla basala xafla erretikularrarekin batera bere osagaia da.

Bere osagaiak kolagenoa, laminina, entaktina, fibronektina, glukosaminoglukanoak eta proteoglukanoak dira. Fibronektina izan ezik, beste osagai guztiak bertako zelulek jariatuak dira. Aitzitik, bere konposaketa aldakorra da kokapenaren arabera.

Mikroskopio elektronikoz 40-50nm-tako geruza jarrai gisa nabari da non dentsitate desberdineko bi alde bereizten diren:

  • Zelula parenkimalen aldean geruza argiago bat nabari da: xafla argia.
  • Ehun konektiboaren aldean geruza ilunagoa dago: xafla dentsoa.
  • Funtzio nagusiena epitelio ehunari sostengua ematea da. Epitelio zelulak bertara lotzen dira eta halaber, xafla basalaren osagaiak ehun konektiboaren osagai desberdinetara.
  • Atxikipen zelularra.
  • Zelulen desberdintzapena eta zatiketa gaitasuna erregulatzen du.
  • Iragazpen langa gisa jokatzen du, bahe molekular gisa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]