Xake partida (Hummel)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xake partida (Hummel)
Jatorria
Sortzailea(k)Johann Erdmann Hummel
Sorrera-urtea1818
IzenburuaDie Schachpartie
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak39 (altuera) × 44 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaAlte Nationalgalerie
BildumaAlte Nationalgalerie
InbentarioaA I 825

Xake partida Johann Erdmann Hummel (1769-1852) margolari alemaniarraren margolana da. 1818an margotua, egun Berlingo Alte Nationalgalerien erakusten da. Erromantizismoko lana da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanean Schadowko Xake Kluban jokatzen ari den xake partida ikusten da. Sei pertsonaia dira oihalean, haien arten hitz egiten. Gaua da eta leihoak erromantizismoko paisaia erakusten du: ilargia hodeien artean. Margolanean, bestetik, misterio giro bat da nagusi.

Ezaurgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan Johann Erdmann Hummelek perspektiba eta optikaren kontrola ondo asko erakutsi zuen. Iluminazio nagusia margolanaren erdian dago eta horrek lanean simetria ezartzen du. Simetria hori bereziki itzaletan ikus daitek. Optikaren jabetza ispiluko eta leihoko isletan nabaritzen da. 1809tik Hummel Berlingo Arte Ederren Akademian perspektiba irakaslea izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]