Xaman Ek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Xaman Ek antzinako maien jainko astronomiko nagusietariko bat zen, Iparrizarraren Jainkoa, bidaiarien jainko babeslea, alegia. Horregatik Ek Chuah, merkatarien jainkoarekin lotuta zegoen.[1]

Errepresentazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maiek ezpain lodiekin eta belarri handiekin irudikatzen zuten Xaman Ek. Aurpegia apaingarri gainezka eramaten zuen eta horregatik, batzutan, maia kodexetan "aurpegi apaindutako jainkoa" bezala ezagutzen zuten. Bere buruan izar bat izpiz inguratuta zeraman.

Bideetan aldareak eraiki zizkioten; bertan bidaian haren laguntza izateko bidaiariek eskaintzak egiten zizkioten. Xaman Ek-k ez zuen beste jainkoek zuten bikoiztasuna, hau da, beti positiboa zen. Zonaldeen arabera euriaren jainkoa, neguaren jainkoa eta gauaren jainkoa izan daiteke. [2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Los dioses mayas, 62.or.
  2. Los dioses mayas, 62.or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • D.R.: Los dioses mayas, Mérida (Yucatán): Dante, 2004.
  • Eric S. Thompson: Maya History and Religion. 1970.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]