Xanet Arozena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xanet Arozena
Bizitza
JaiotzaOiartzun, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
LeinuaAitor Arozena
Jarduerak
Jarduerakmusikaria
Musika instrumentuagitarra
txistua

Xanet Arozena Muxika (Oiartzun, 1972) euskal musikaria da. Gitarra jotzeagatik egin bada ere ezagun txistularia ere bada. Arozenatarren txistulari sendiko laugarren gizaldiko parte da, bere anaiekin eta zenbait lehengusurekin batera.

1996an, hainbat erromeria eta rock taldetan ibili ondoren Egan taldean aritu zen eta 1997an Akelarren hasi zen. Talde honekin ibili zen Euskal Herriko plazaz plaza taldeak agur esan zuen arte, 2004.ean. Ordutik hainbat abeskari eta musikariren laguntzailea izan da, tartean Pier-Pol Berzaitz, Jexuxmai Lopetegi, Karlos Jimenez, Academica Palanca… 2022an Haitza izeneko taldea sortzen du, bere anaia Aitor Arozena, lehengusuak Anaitz eta Ander Arozena, eta Akelarre musika taldean kide izandako Xabi Zubeldia eta Juanpa Agirrerekin, Rock & Roll estiloko errepertorio berri eta indartsu bat sortuta.