Xiguan meskita

Koordenatuak: 36°04′N 103°49′E / 36.06°N 103.81°E / 36.06; 103.81
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xiguan meskita
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Prefektura mailako hiriLanzhou
Koordenatuak36°04′N 103°49′E / 36.06°N 103.81°E / 36.06; 103.81
Map
Historia eta erabilera
Erlijioasunismoa
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura
Chinese architecture (en) Itzuli
Azalera467 m²

Xiguan meskita (txinera tradizionalez: 西关清真寺; pinyinez: Xīguān Qīngzhēnsì), Txina ipar-mendebaldeko Lanzhou hirian dagoen meskita da[1][2].

Lanzhou bertako musulmanentzako ezezik kanpotik datozenentzako ere meskita garrantzitsua da, hala erlijio ikasketak egitera datozenentzat eta baita urtero errezatzera etortzen diren milaka musulmanentzat ere[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanzhou hiriaren Xiguan kalearen mendebaldeko muturrean eraiki zuen Ming dinastiako Wanli enperadoreak XVI eta XVII mendeen artean. Qing dinastian zehar (1644-1911)[4][2] hainbat berriztatze lan izan zituen. 1684 urtean berreraiki egin zen eta 1723 eta 1735 artean handitu egin zuten[5].

1990 urtean arabiar estiloko kupula gehitu zitzaion[6].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arabiar estiloa eta txinatar estilo klasikoa konbinatzen ditu meskitak. 467 m2-ko azalera du, hauetatik 141 m2 errezutarako aretoak hartzen ditu[4]. Areto nagusiaz gain Imanaren gela, eskola, logelak, biltegia eta idatzien gela ere badaude. Emakumezkoek errezatzeko gela bat ere badu[4].

Meskitak lau solairu ditu eta eraikinaren altuera 37 metrotakoa da[4]. Lau minarete ere baditu erpin banatan[6]. Errezutarako areto nagusia zirkularra da eta eraikina bera ere bai. 17 metrotako altuera duten 20 arkuk inguratzen dute erabat. Eraikin guztia kolore zurikoa da baina fatxadan irudi geometriko berde eta urdinak ageri ditu[5].

Meskita erauikinez inguratuta dago. Denda eta hotel ugari aurkitzen dira meskitatik gertu.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Xiguan Mosque in Lanzhou» lanzhou.china.org.cn (Noiz kontsultatua: 2019-10-16).
  2. a b (Ingelesez) «Xiguan Mosque | Tickets, Deals, Reviews, Family Holidays» TRIP.COM (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  3. «Xiguan Mosque Xiguan Mosque» www.muslim2china.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  4. a b c d «Xiguan Mosque Xiguan Mosque» www.muslim2china.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).
  5. a b (Ingelesez) «Xiguan Mosque | Lanzhou Xiguan Mosque – Wendy Wei Tours» Wendy Wei Tours: Private Guilin Tours with amazing experiences across Southern China (Noiz kontsultatua: 2019-10-17).
  6. a b (Ingelesez) Lanzhou Xiguan Mosque, West Cross Mosque Lanzhou « China Travel Tips – Tour-Beijing.com. (Noiz kontsultatua: 2019-06-24).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]