Yang pasabidea

Koordenatuak: 39°55′38″N 94°03′33″E / 39.92725°N 94.05904°E / 39.92725; 94.05904
Wikipedia, Entziklopedia askea
Yangguan» orritik birbideratua)
Yang pasabidea
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Prefektura mailako hiriJiuquan
OasiDunhuang
Koordenatuak39°55′38″N 94°03′33″E / 39.92725°N 94.05904°E / 39.92725; 94.05904
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 120

Yang pasabidea edo Yangguan (txinera tradizionalez: 陽關; txinera sinplifikatuz: 阳关; pinyinez: yángguān; euskaraz: «Eguzkiaren Atea») Txinako Harresi Handiaren mendebaldeko muturrean kokaturik zegoen pasabide bat zen, Dunhuang hiritik 43 kilometro hego-mendebaldera. Nanhu izeneko herrixkan dago.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yumenguan eta Yangguan ateak ziren eremu honetako pasabide bakarrak. Guan izena "pasabide" edo "ate" bezala itzultzen den arren, "aduana" esan nahi zuen. Yangguan pasabidearen esanahia "hegoaldeko aduana" da, izan ere Yang hitzak eguzkitsua (edo hegoaldea) esan nahi du, eta hegoalderen dagoen atea da bera[1].

Beste atea Yumenguan da. Yu (jade) eta men (atea) direnez, Yumenguan "Jade atearen aduana" izango zen. Jade karabana guziak bertatik pasatzen zirelako ezarri zioten izen hori[2].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Asia eta Han inperioa basamortuan barna ibilbide estu batek lotzen zituen, Hexi korridorea izena zuenak[3].

Jatorrizko ate biak Han Wudi enperadoreak eraiki zituen K.a. 121 urtean[4]. Ate bien artean 68 kilometroko distantzia dago eta antzina Txinako Harresi Handiak lotzen zituen biak[2]. Bost kilometro bakoitzeko dorre bat aurkitzen zen. Tang dinastiaren garaian Zetaren Bidea pasatzen zen bertatik eta ate garrantzitsua izan zen Yangguan[5]. 900. urtearen inguruan bertan behera gelditu zen[6] Yangguan Atea eta ordutik basamortuko haizearen eta harearen higadura jasan du, hala atean nola harresiak.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun Dundun mendi gaineko dorrearen hondarrak baino ez dira gelditzen. 5 metrotako altuera dauka eta 8 metrotako zabalera[5]. Atea bera desgerturik dago eta eremu guztian beste egiturarik ez dago. Dorre honetatik iparralderantz etorbide bat abiatzen da eta 796 metrotara Yangguan museoa aurkitzen da[2].

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinatik ateratzen ziren bidaiarientzak azkenengo atea zen eta olerki tradizional ugaritan agertzen da Yangguanen erreferentzia[6].

Dorretik 1.371 metro hegoaldera Curio Sand harana aurkitzen da. Kondairak dioenaren arabera bertan printzesaren dotea zekarren karabana bat dago lurperaturik eta altxor bilatzaile ugari joan izan dira bertara[2].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Yangguan Great Wall, Dunhuang, Gansu» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
  2. a b c d Hill, John E. (2015). Through the Jade Gate to Rome: A Study of the Silk Routes during the Later Han Dynasty, 1st to 2nd Centuries CE. Volume I (Revised ed.). CreateSpace.
  3. «Jade Gate Pass Great Wall Fort — Yumenguan, Dunhuang» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  4. «Dunhuang Yumen Pass, Jade gate pass, Gansu» www.silkroadtourcn.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-01).
  5. a b «Yangguan Pass - Great Wall of China» China Highlights (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).
  6. a b «Yangguan Sandie» www.silkqin.com (Noiz kontsultatua: 2019-10-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]