Jiuquan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jiuquan
 Txinako Herri Errepublika
Jiuquan-01.JPG
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Izen ofiziala 酒泉市
Posta kodea 735000
Geografia
Koordenatuak 39° 44′ 13″ N, 98° 30′ 18″ E / 39.73695°N,98.50489°E / 39.73695; 98.50489Koordenatuak: 39° 44′ 13″ N, 98° 30′ 18″ E / 39.73695°N,98.50489°E / 39.73695; 98.50489
Jiuquan hemen kokatua: Txina
Jiuquan
Jiuquan
Jiuquan (Txina)
Location of Jiuquan Prefecture within Gansu (China).png
Azalera 167996 km²
Altuera 1.483 m
Demografia
Biztanleria 977.600 bizt. (2005)
Dentsitatea 5,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia +86 937
Ordu eremua UTC+08:00
Matrikula 甘F
www.jiuquan.gov.cn

Jiuquan (txinera sinplifikatuz: 酒泉; pinyineraz: Jiǔquán), Gansu probintzian kokatutako prefektura mailako hiria da. Guztira, 962.000 biztanle inguru dauzka eta 193.974 kilometro karratuko azalera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrez Fulu izena izan zuen eta K.a. 111 urtean sortu zen, Hexi korridoreko Jadezko Atearen ondoan hain zuzen ere, Zetaren Bidean barna[1]. Hasieran ekialdeko Han dinastiaren prefetura izan zen, ondoren Sui dinastiaren menpe gelditu zen eta Suzhou edo Suchow izena hartu zuen. Azkenik Tang dinastiak Jiuquan komandantzia izena eman zion[2]. 624 urtean Jiuquan konderria eratu zen.

763 urtean Tibetar inperioak eskuratu zuen. 842an inperioa desegin zenean Uigur leinuak eskuratu zuen harik eta Ekialdeko Xia dinastiak inguratu eta konkistatu zuen arte. Zetaren Bideari esker aberastu egin zen eta Gansu probintziako hiriburua ere izan zen sarritan[1]. Dunhuang hiriak garrantzia handia hartu zuen garai hartan.

1607an Bento de Góis portugaldar jesuitaren espedizioa iritsi zen. Bento de Góis bera erahil egin bazuten ere espedizio honek Katai eta Txina herrialde bera zirela frogatu zuen[3].

XIX mendearen erdialdera Dungan matxinadan erabat suntsiturik gelditu zen baina Zuo Zongtan generalak azkar berreraiki zuen 1873an[1].

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia eta Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gansu probintzia luzeko mendebaldeko muturra osatzen du. Itsasoaren mailatik 1.500 metrotako altueran kokaturik dago basamortu kontinental baten erdian.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Jiuquan (1971−2000))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) −1.6 2.3 9.1 17.4 23.2 26.8 28.6 27.8 22.7 15.3 6.5 −0.1 14.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −14.9 −11.3 −4.4 2.8 8.4 12.7 14.7 13.4 8.2 1.2 −6.1 −12.6 1.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 1.2 1.4 4.8 3.7 7.9 14.8 20.5 19.7 8.8 2.3 1.6 1.1 87.8
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 2.0 2.0 2.6 2.1 3.0 5.8 7.9 6.5 3.2 1.3 1.5 1.9 39.8
Eguzki orduak 219.0 211.5 240.6 259.0 293.3 283.0 279.1 276.9 267.5 265.1 227.1 208.6 3030.7
Hezetasuna (%) 53 45 40 35 37 47 53 52 51 47 49 56 47.1
Iturria: China Meteorological Administration 2009-03-30

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Baynes, T.S.; Smith, W.R., eds (1887) Su-chow Encyclopædia Britannica, 22 (9th ed.), New York: Charles Scribner's Sons 617 or..
  2. (Ingelesez) Xiong, Victor Cunrui (2009) Historical Dictionary of Medieval China Rowman & Littlefield ISBN 9780810860537 . Noiz kontsultatua: 2019-09-16.
  3. Winchester, Simon (2008) The Man Who Loved China HarperCollins, New York. ISBN 978-0-06-088459-8.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jiuquan Aldatu lotura Wikidatan