Edukira joan

Zakil haustura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zakil haustura
Deskribapena
Motazakileko lesioa
Identifikatzaileak
GNS-9959.13 eta 959.14
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Zakil haustura zakilaren leize-gorputza inguratzen duen bi tunica albuginea mintz-zorroetako bat edo biak hausteari deritzo. Tente dagoen zakila bat-bateko kolpe latza jasaten duenean gerta daiteke, batez ere sexu-harremanetan zehar[1], baina baita masturbatze gogorren ondorioz ere. Zenbaitetan lesio honek uretraren haustura edota zakilaren nerbio dortsal, zain eta arteriatan zauriak eragin ditzake.

Zakil hausturaren sintomarik argienak haustura gertatzean entzuten den hotsa eta erekzioaren berehalako galera dira. Horrek zaurituari min handia ematen dio, zakilaren inguruan ubeldurak agertuz.[1]

Zakil haustura mediku larrialditzat hartzen da. Ondorioz osasun-zerbitzuetara jo behar da gertatu eta berehala. Sarri larrialdiko ebakuntza egin behar da zakila konpontzeko. Mediku arreta atzeratzeak, konplikazioak eragin ditzake, besteak beste: zutitzearen disfuntzioa, zakilaren makurdura iraunkorra, zauriak uretran edota aurrerantzean sexu-harremanak mingarriak izatea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Zakilak izan ditzaken lesioak» Eingo al deu? 2011-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]